Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/09/19 00:27:04.816 GMT+2

Ilargi betea, aurtengo udako azkena

Ilargi betea; aurtengo udako azkena

Bera izan dut lagun lanetik etxera

Errepideko erregina legez, neu bakar-bakarrik errepidean

Horrelakoak gogora etorri zaizkit gidatzen nentorrela

Ia ordubeteko bidean gauez, baina iluntasunik argitsuenean

Domeka izanda, neu nintzen gidari bakarra. Eta ilargiak gidatu nau errepidean aurrera. Mendate bi nituen heldu aurretik (bat gutxiago autopista hartzen dudanetik). Eta ematen du bai bideak, ilargia hainbat ikuspegietatik begiratzeko aukera. Gustatzen zait bere argitasuna, triste bezain ederra da. Grisa eta horia, bakarra.

Ilargizalea naiz, badakit. Ez agian beste lunatiko batzuren modura. Baina, aizue, aitortu behar dut neuk ere, barrena bero sentitu dudala.

Ederra ilargi betea. Eta zoragarria bere gau argitsua

Ai ene, baina zer da atzetik datorrena.

Nire bidaia goxoa zapuzten ausartu da.

Badakizue, autoaren argiak bata hona eta bestea hara auto madarikatuak; nire ilargi borobil-borobilak baino argi gehiago egiten du mozoloak!

Nork: mdeogracias.2005/09/19 00:27:04.816 GMT+2
Etiketak: naufragioaren hondarrak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hark berriz, zera pentsatuko zuen:

Han! 60 km/orduko daraman beste erromantiko ostia bat, ilargiari begira!

Nik, zalantzarik gabe, zure kotxean nahiago, kopiloto, harenean baino.

Nork: Patxi.2005/09/19 10:28:29.667 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Neu ere, lunatika eta gauzale samarra naiz, bai! Eta traba egiten didate, zuri bezala, horietaz gozatzen uzten ez dutenek.

Gaur egungo bizimodua eta naturako edertasuna mirestu nahi izatea inkonpatibleak izango ote?

Nork: Leire.2005/09/24 11:03:38.600 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak