Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/01/27 09:43:17.051 GMT+1

Elurra dihardu Gernikan, geratu barik

Goizeko 6:15etatik zain nago etxean. Ordu horretan jaiki naiz eta sekulako sustua hartu dut. Oraindik ilun-ilun zegoen, baina elur malutak erraldoiak ziren! Zuri-zuriak eta handi-handiak! Ai, ene! Kostaldean ere elurra egiten du!

Eta, horixe, oraindik ere etxean nagoela. Arrasatera joatekoa nintzen goizeko 8etarako, baina…

Hauxe duzue, nire etxeko leihotik ikusten dudana. Elurra eta elurra eta nire kotxea OTAN aparkaturik.

Berriz ere jaitsi beharko naiz (goizeko 8:30ean jada egin dut), udaltzainaren izuna jaso nahi ez badut, behintzat.

Nork: Desplazatua.2006/01/27 09:43:17.051 GMT+1
Etiketak: naufragioaren hondarrak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Kaixo neskato! Ni be arrapeu nau elurtiek oin ordu erdi lanetik bueltan, ta ia bertan geratu behar, ke bajon! Azkenien etxera eldu naz..., ta bero ez dagoenarren... gustora nau hamentxe... Laster arte!

Nork: Juju!.2006/01/27 19:09:03.506 GMT+1

Errenferentziak:

...k piztuta zirela, halaxe aurkitu dut Industria kalea. 2006/01/27an ere antzeko argazkia atera nuen. Azkeneko elurtean kanpoan izan nintzen, baina amak bidali zidan Antzuola elurtuta...

Erreferentzia: Neguan elurra egiten duelako - Desplazatua 2009/02/07 08:39:29.708 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak