Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/11 07:27:21.760 GMT+1

2010, urte borobila?

ASTELEHENEKO GOIENKARIA 2010-01-11

2010. Urte berria eta entzun dugun izena: Jose Ignacio Munilla. Gipuzkoako gotzain berria. Bitxiena: elizak hainbeste titular izatea. Granadako artzapezpiku Francisco Javier Matinezek merezi du, baina, titularra; ia atxilotzen duten behingoz, era honetako astakeriak esateagatik: "Si la mujer aborta, el varón puede abusar de ella". Nola daiteke elizak era horretako “gizonak” izendatzea sinisdunen bidea zuzentzeko?

2010. Obamak bakearen nobel saria merezi duela erakutsi beharko du; Yemen erasotzea erabakitzen ez badu. 2010. Basagoitik Lopezekin atzera hitzarmena berretsiko du; ez bada Raxoik hauteskundeak irabaz ditzakeela sinesten duela eta gure herrian, eurek “ezberdina” dela erakutsi diguten herrian, beste zerbait egitea adosten dutela.

2010. Zapaterok Europan aginduko duen urtea. Ia ikasten duen Iparraldeko herrialdeen fiskalitate progresiboagoa aplikatzen; ez dezala behintzat ikasi Danimarkako atxiloketa eta inkomunikazio teknikarik. Baina zertaz nabil? Greenpeaceko kide Lopez de Uralderi aplikatu dioten atxiloketa sistema bera jasan beharrean dira-eta geroz eta euskal herritar gehiago!

2010. Zorte on!

Nork: Desplazatua.2010/01/11 07:27:21.760 GMT+1
Etiketak: politika goienkaria 2010 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak