2005/09/11 21:25:53.142 GMT+2
Agur lagunak, agur
Bunburyk agur esan digu, lagunak. Eta niri behintzat, itzelezko pena eman dit. Ohitu egin naiz bere abesteko erara; bere musikara. Lan desberdina egin izan du azkeneko urtetan Zaragozakoak. Beste lurralde batzuetako kulturaz busti eta trobadore lanetan aritu da. Bakarlari zalea ez naiz, baina jakin du Enriquek talde bikainaz babesten. Zuzeneko benetan dotoreak egin ditu; Bergarako Jam aretoan ere izan da birritan. Baina bere azkeneko diskoan (Viaje a ninguna parte izeneko lan bikoitza) dioen legez, "agur lagunak, agur" esatea erabaki du. Oraingoz musika laga du, baina bere webgunean Frentetik bidalitako postalak atala ireki du, deserriratuen antzera, iristen zaionari idazteko asmoz. Kuban dagoela eta New Orleansen gertatutakoaz berba egiten du bere Indietako lehenengo kronikan. Hitz askotarako eman du bai han gertatutakoak. Ez zaigu erraz ahaztuko; ala bai. Zain dagoen hurrengo ezbeharra gertatu orduko ahaztuko ditugu jazzaren jaiolekuan izandakoak, tsunamiaren ondorengoak ahaztu genituen legez, edo irailaren 11ko zientzia fikziozko haren moduan.
Nik, aprobetxatuko dut nire megalomania hori, nire abeslari kuttunak dioen moduan, Agur lagunak, agur esateko. Nire kasuan, ordea, ondo etorria emateko izango da.
Bide batez, animu mezuak onartzen dira. Horretarako badakizue zer egin behar den.
Nork: mdeogracias.2005/09/11 21:25:53.142 GMT+2
Etiketak:
rock rollaren aldeko apustua
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Aupa Marijo!
Ondo etorria euskal blogosferara! Musikari handi bat badoa baina euskal kazetaritzak blogari berri bat irabazi du. Poztekoa da; esaten dutenaren arabera... kazetari multimedia batek beharrezkoa dauka blog pertsonala izatea!Animo, irrikitan gaude zure kontuak irakurtzeko eta!
Nork: maider.2005/09/14 16:43:01.609 GMT+2
Ardanzarenak bereziki hunkitu nau. Aspalditik diot kariño berezia gizon honi.
Bestela, bueltatxo bat eman det zure blogean, eta gauza interesgarri eta bizi asko somatu ditut, susmoa daukat tarteka pasako naizela, zeozer uztera, zure baimenarekin.
Nork: Patxi.2005/09/16 10:16:49.306 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com
Aupa, Patxitrapero. Eskerrik asko zure ondo etorri mezuagatik. Saiatuko naiz intereseko gauzatxoetaz idazten aurrerantzean be. A, ta neu be ibili naiz zure blogean Aitortu behar dut zure denboria hartzen dozula sare amaigabe horretan! Blogosferako fana! Laster arte
Nork: Marijo.2005/09/16 10:43:58.557 GMT+2