ASTELEHENEKO GOIENKARIA 10-07-26
2010/07/26 09:57:06.452 GMT+2
Hiru ilargi laurden
“Herritarren baloreak adostu nahi ditu
Udalak”. Holaxe irakurri neban goiena.net-en. Ta nire artian esan neban:
Antzuolan erroldauta nauanez, nere “baloriak” be adostu nahiko ote ditxu Pedro Iturbek?
Aurrerago baina, armarrixa aldatziaz dabitzela irakurri dot. Lepotik kate
batekin lotutako errege bat, mairuan alardeko kañoiak, kaliza ta amabirjiñian
ikurra eta hiru illargi laurden; antza, Baldejunkerako batalla goguan.
Zeozertarako balixoko badau, nik neuk hiru ilargi laurdenak lagako nitxuzke
armarrixan; beti erakarri izan nau Abderraman III.ak! Atzoko egunian, Santiagon
omenezko jaixa egin biharrian, Al Andaluseko azkeneko kalifian eguna ospatuko
biko zan; moruan banderiakin atzera be plazara urten, oinguan, baiña, kañoi ta
bestelako arma barik. Goguan daukat oindiño Roke alkate
insumiso zalako epaitxu zebenian, Antzuolako Insumiso Taldiari kañoiak
bahitzeko proposau notzenekua. Antimilitaristak izango zien, baiña bakarrik
geratu nitzan; lastimia. Jaixetako eguenian be baten bati kontau notzan
historixia. Zelako ondo pasau neban. Amaia, Rakel, Itziar, Edurne, Amagoia ta Gotzonekin
bokadillua jan ta suzko-hontza ikusten. Itziar, “zetako bitxu Donostiako suak
holakuak eukitxa, ezta? E, Gotzon! Oindiño “flipatzen?”. Uda on danoi!
Nork: desplazatua.2010/07/26 09:57:06.452 GMT+2
Etiketak:
alardea
antzuola
ag
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/07/05 09:39:49.344 GMT+2
Mundiala, sanferminak!
ASTELEHENEKO GOIENKARIA, 2010-07-05
Patxi Lopezek atzo Zaldieroan adierazten zuen “bajoia”
Maradonak, eta ia Argentina osoak, dutenaren parekoa dela esango nuke;
jakina, arrazoiak ez dira inondik ere berdinak. Lehendakaria, antza, ez du inork maite. Argentinarrenak, Alemania
dauka izena. Bitxia da gero mundialari begira egin daitezkeen irakurketak. Ziur
naiz, Espainiako estatuarekin izan beharreko konfrontazio bidean ere, norbaiti
barretxoa atera zitzaiola zapatuan Xabi Alonsok bigarrenez jaurti behar
izan zuen penaltia sartzerik izan ez zuenean. Zaldieroan ikusiko ote ditugu?
Igual ez; honezkero den-denak “pañuelikoa” prest izango dutelako, benetako
santuaren omenez, krisia ahaztu, eta parrandan ateratzeko. Etzi izango delako
gorriz janzteko eguna; jakina, San Ferminetarako, ez beste “gorriak”
ikusteko. Norbaitek, baina, izango du
tentazioa Gora San Fermin esateaz gainera, beste norbait ere gogora
ekartzeko. Behin hementxe idatzi nuen bezala, eta Lendakaris Muertos
taldea omenduz, “mi conciencia me da igual, no puedo dejar de gritar, Gora
España”. Denetakoa behar delako egon, gora san ferminak eta gora peñak, Barcinari
gustatu ez arren!
Nork: desplazatua.2010/07/05 09:39:49.344 GMT+2
Etiketak:
futbola
ferminak
san
ag
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/06/07 07:15:12.031 GMT+2
Primeran
ASTELEHENEKO GOIENKARIA, 2010-06-07
Hala egongo da Reala berehala -Betisek bereak egingo zuela, eta jada primeran ginela, baina Victor Fernandezen sevillanoek graziya bereziya ere badute eta ez dute Numanciaren kontra kale egin-. Hala ere, Martin Lasarteren mutilek Anoetan ospatuko dute igoera primeran egotearekin hainbeste amestu duten realzale guztiekin batera. Tarte baterako, krisia eta Lopezen murrizketak ahaztuko dituzte baten batzuk. Zapaterok ere, antza, horixe pentsatu du; hala diote “gaizki-pentsalariek”: lan erreformaren onartzea eta Del Bosquek zuzentzen duen larojaren mundialeko lehenengo partidak kointziditzea ez dela kasualitatea.
Ainhoa Etxaidek esateko asmoa zuena ere ez omen kasualiatea, asteon Luis Aizpeoleak Paisen idatzitakoak irakurrita. Eta Rubalcabak, hori ikusita, “ironizatu” ere egin du: “(Batasunak) hauteskundeetan egon nahi badu ETArekin apurtu duela esan nahi du” bota du asteon. Txarli Prieto sozialistak ere, “manualetik” tiratu du, Vizcaynoren irratsaioan, atzera alderdien legearen aldeko aldarrikapena egiteko. Primerako zerbait badabil hortik. Oraingoan izan daiteke; txuri-urdinena izango den moduan, zergatik ez bestea?
Nork: Desplazatua.2010/06/07 07:15:12.031 GMT+2
Etiketak:
reala
politika
goienkaria
2010
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/05/10 11:36:52.936 GMT+2
In-presionaaaaaaaante!!!
ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-05-10)
Zetan daukate antza Txiribitonek, Mister Beanek eta Patxi Lopezek? Hitz erdi bat bera ere ez dutela esan ETB1en. Andoni Agirregomezkortak zuzentzen duen Vaya Semanitan eguenean entzun nuen eta, aizue, barreka hasi nintzen! Batez ere, gure lehendakari jaunak aitortu berri duenean piper egiten duela guri guztiori 73.000 euro kostatzen zaizkigun euskara eskoletatik. Txiribitonek eta Mister Beanek aitzakia daukaten, baina Patxik? Legebiltzarrean, kontroleko plenoan: “Egun batetik bestera aldatzen den agendak piper egitera narama batzuetan, baina, lasai, hurrengo egunean nire gurasoen egiaztagiria aurkezten dut”. Wazemankeko Joseina Etxeberriak esango lukeen moduan: in-presionaaaaaaaante!!!
Urtebete egin dute sozialistek Jaurlaritzan. Komunikabide guztietan baten eta bestearen balorazioak ikusi eta entzun ditugu; CQC telebista saioko Esti Gabilondo bera ere Legebiltzarrean izan da “koalizio gobernuaz” galdezka; hala zioen idatziz bidalitako eskarian. Aresek eta Basagoitik ukatu arren, Espainian horixe da ikusten dutena. Onena: 4-1= 3.
Nork: Desplazatua.2010/05/10 11:36:52.936 GMT+2
Etiketak:
euskara
goienkaria
gobernua
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2010/04/22 12:38:15.548 GMT+2
Zorionak FBn
1- Gertukoenek nahixau dabe, FB lagun izan arren be, telefonoz deitzia: etxekuek, Antzuolako lagunek, kuadrillako lagunek eta baitxa be unibersidade sasoiko pixu-lagunek be.
2- SMSian aukeria egin dabe gertuko lagunetako batzuk pe, baina telefonoz berba itxia gustatzen ez jaken "raroak" dien horreek bakarrik.
3- Txat bidez zoriondu nabenik pe egon da. Ta, horrek, telefonuak moduan, berehalakotasuna dauka erantzuteko orduan.
4- FC bidez hainbeste lagunek zoriondu nabe, batzuk pribautik beste batzuk horman, ta horreetako batzuk gainera, bakarrik FB-lagun dira; eztauke, hortaz, zoriontzeko beste biderik.
Kuriosua behintzat iruditxa jat, bakoitzak aukeratu daben modua. Eztauka honek estudio soziologiko izateko iñongo asmorik, baina esango neuke, egunero ordenadoriakin ibili arren be, oindio gustatzen jakula, sikiera telefonuak emoten dozkun "gertutasuna".
Nork: Desplazatua.2010/04/22 12:38:15.548 GMT+2
Etiketak:
zorionak
facebook
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/04/12 21:31:45.341 GMT+2
Alferrikako milioiak
ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-04-12)
Patxi Lopezen gobernuak AHTren Bergara-Antzuola tartea egiteko azkeneko lizitazioak egin ditu; antza, “precio record” batekin: 125 milioi euro, 4,2 km.gatik. Hala zioen Correo egunkariak egubakoitzean. Aldi berean, Basagoitik Urkullurekin Urdaibain beste museo bat egiteko akordioa lortuko duela iragarri zuen Paisek. Akaso ez dela Guggenheim deituko, arabar eta gipuzkoarrak hasarretu ez daitezen. Hasarretu? Izatekotan ere, lehentasunik ez duten azpiegiturak bultzatzeagatik hasarretu beharko ginateke herritar guztiok; batez ere, langabeziak gora egiten segitzen duen honetan, eta gizarte zerbitzuak, kalitateazkoak eta guztiontzat izan daitezen, administrazioak izaten ari diren finantzazio arazoak ikusita. Eta, bitartean, batzuek, Matas tarteko, 3 milioi euroko fidantza batzeko gaitasuna daukate. Ikaragarria!
Zapatuan Francisen Doctor Deseok disko berria aurkeztuko du Plateruenean; asteburuan ere ikusi dut Astra Gernikeko gaztetxien, bere taldekide Aitor Agirianorekin, eta Txuma Murugarren, Aiora Renteria (Zea Mays), Joseba Barrenetxea eta Rafa Ruedarekin batera; Edorta Jimenezen Haragizko amoreak liburuaren aurkezpenean izan dira. Milioirik ez zegoen dirutan, baina bikain geratu zitzaien ikuskizuna.
Nork: Desplazatua.2010/04/12 21:31:45.341 GMT+2
Etiketak:
musika
goienkaria
2010
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/03/09 10:30:08.606 GMT+1
Celaa vs Silveira
ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-03-08)
Euskalduntze sektorean ari diren agente guztiak aztoratu ditu Isabel Celaa sailburuak asteon. Eredu hirueleduna izango dena aurkeztu du Legebiltzarrean. Hezkuntza batzordean, ordea, ahaztu egin zuen esatea euskarak, gaztelerak eta ingelesak ikasketa orduen %20 izango duela bakoitzak bere esperimentuan; hori egunkarien bitartez jakin genuen, hurrengo egunean. Aztoratu ere Silveirak egin ninduen barikuan. Ez diot jaramonik egiten, eta ez da bakarrik bertsolaritza jarraitzen ez dudalako. Baina “mina” eragin zidan, euskarazko herri komunikabideetan lan egindakoa naizen aldetik. Debagoienean aspaldi dakigu kalitatezko euskarazko informazio sortzen eta zabaltzen. Berak, argi utzi digu, berriz ere, probokaziotik harago ez duela bestelako interesik.
Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak martxoaren 8ko bere lehenengo kanpaina egin du: ordu asko eta denbora gutxi. Hala bizi ei gara emakumeak; batez ere umeak dituztenak. Lelo hori aplika dakieke baita beste bi protagonistei: ordu asko pentsatzeko eta denbora gutxi hartu gero proposamen ganorazkoak egiteko; lastima!
Nork: Desplazatua.2010/03/09 10:30:08.606 GMT+1
Etiketak:
euskara
goienkaria
berdintasuna
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2010/02/08 12:58:58.834 GMT+1
Euskal Herria, "normaltasunez"
Isabel Celaa hezkuntza sailburuak ontzat eman du Epaitegi Gorenaren erabakia: 'Euskal Herria' terminoa, kultur esparrura mugatuta erabili beharko dela. Sanz, Nafarroakoa, ere pozik izango da; berak jarri zuen eta, Ibarretxeren sasoian, euskal curriculumaren kontrako helegitea. Baina barikuan Aralarreko eta Abertzaleen Batasunako Basabe, Perez eta Garaik esan zutenari eutsi nahi diot nik: “Batzuk beren jardun osoa oinarritzen dute Euskal Herriaren ukazioan. Bada, guk, Aralarrek eta Abertzaleen Batasunak argi eta garbi esaten diogu baietz Euskal Herriari, lehen, orain eta beti”. Ez Surioren eguraldi mapak, ezta Euskalmeten kolore biko mapak, ezta Basagoitik Lopezen gobernuari agindutakoak, ez dute aldatuko euskaldunontzat Euskal Herriak esan nahi duena. Hala sinetsi nahi dut nik behintzat.
Jose Luis Lizundiak Jaime Otamendiren Mezularian gogoratu zuenez, “Euskaltzaindiak Euskal Herria izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna berresten du, zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna adierazteko”.
Aldaketaren gobernuak benetan “normaltasuna” zer den ulertuko balu, arazorik ez litzateke sortuko ez dagoen lekuan.
Nork: Desplazatua.2010/02/08 12:58:58.834 GMT+1
Etiketak:
politika
goienkaria
euskal
herria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/01/26 14:42:10.801 GMT+1
EITBren irudi berria
Atzo estreinatu zuen eitbk irudi berria bere albistegietan. Gaur egun gorriz jantzi da; teleberri urdinez. Gorria kolore beroagoa delako-edo, horri begira geratu nintzen atzo; deigarriagoa egin zitzaidan urdina baino.
Hasiera ezaguna egin zitzaidan; borobil horiek guztiak cuatro logoa gogorarazi zidaten; haren eboluzio baten gisara. Gero aurkezleak hartzen dituen estudioaren dekorazioari erreparatu dion; egoitza berrira joan zireneko zuriari eutsi diote, baina atzeko pantailetan agertzen diren borobil gorri horiek guztiek pop saio baten itxura gehiago ematen diote albistegiari, edo gutxienez gaztearen itxura hartu diot nik.
Nork: Desplazatua.2010/01/26 14:42:10.801 GMT+1
Etiketak:
gaur
eitb
egun
irudi
berria
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2010/01/21 13:32:52.198 GMT+1
Euskadi, Goza ezazu
Oraingoan "Euskadi, saboreala" edo Goza ezazu da leloa.
Baina Jaurlaritzaren webgunearen Turismo sailak logoa bai, baina leloa ez du erakutsi "saboreala"rik ezin ote da egin bertatik bertara?
Nork: Desplazatua.2010/01/21 13:32:52.198 GMT+1
Etiketak:
bitxikeriak
turismoa
lopez
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)