Bidearen bukaera. Azken 195 metroak, gogorrenak, luzeenak. Halakoxea izan da gaua. Gaur Morfeok ez nau berehala altzoratu, baina magalean hartu nauenean loaldi lasaia izan dut.
Seietan jaiki naiz, gosaldu, dutxa freskagarria hartu prestatu eta katea askatu dut. Barruko otsoa ez da Nepalera abiatu, ez du ihes egiteko tentaziorik izan. Grinatsu dago eta Anoetara abiatu da, alai, serio, urduri, pentsakor, ikaratuta, sufritzeko gogorik gabe, baina sufritu behar duela jakitun, gozatzeko gogoz, baina gutxi gozatuko ote duen beldurrez. Honelakoetan dena izaten da zalantza eta kezka. Anoetara joan eta berotzen hastean otzanduko da otsoa.
Lagunok, irakurri ditut zuen animoak. Ondo kargatuta noa. Eskerrik asko den-denoi.
Erantzunak
Agur eta ohore Agur eta ohore zuri Amezti, bidearen bukaerara iritsi zarelako. Agur eta ohore, gorabeherak gorabehera, burua eta animoa altxa eta aurrera egin duzulako (bai maratoian bai blogean). Agur eta ohore, bidean topatu dituzun traba guztiak gainditu dituzulako. Agur eta ohore maratoia gainditu duzulako. Eta agur eta ohore, lan bikoitza ederki burutu duzulako.
Baina ez ahaztu zorra duzula oraindik: zer pasa zaizu burutik 42,195 itogarri horietan? Hurrengora arte
Nork: luperka.2005/09/04 10:09:32.429 GMT+2