Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/09/01 23:15:00 GMT+2

41. kilometroa

Bai luzeak azkeneko bi egunak! Ez dut maratoian pentsatu nahi, baina maratoian baino ez dut pentsatzen; inoiz baino gehiago narabil maratoiak.

Entrenamendua, beroketa besterik ez da izaten ari azken egun hauetan: atzo 40 minutu lasai, gaur 30 minutu poliki eta bihar beste horrenbeste. Gorputza indartu behar dut etzirako, baina gogor entrenatzen ari nintzenean baino nekatuago nagoela iruditzen zait.

Hidrato karga egiten ari naiz. Barazkiak, fruta, arraina eta esnekiak jaten aritu naiz gaur arte. Ez ogirik, ez arrozik, ez patatarik, ez pastarik... Gaur, ordea, gosaritik hasi naiz gozatzen: betiko zereal aspergarriak mundialak iruditu zaizkit. Bazkaltzeko orburuak eta espagetiak, eta afaltzeko zopa, arraina eta patata-purea. Larunbatean dena beharko dudala eta, karbohidratoak, gainezka egin arte!

Afaldu eta gero ari naiz hau idazten eta atzo ordu honetan baino alaiago nago; hidratoen eragina izango da. Poz horrekin noa ohera. Beste bi "lo" eta maratoia. Gaur arte primeran egin dut lo eta ea gaur ere Morfeok berehala hartzen nauen altzoan.

Nork: amezti.2005/09/01 23:15:00 GMT+2
Etiketak: 12 astea | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bihar zure eguna, Amezti. Atleten olinpotik bibaka ta animoka arituko naiz, maratoiari gaina hartu diezaiozun. Gozatu oinaze gozoa!

Nork: Abebe.2005/09/02 08:49:14.767 GMT+2

Iritsi da ba iritsi beharreko eguna eta Amezti irteeran izango da. Ni berriz, kamio bazterrean euskaldunak animatzen izango naiz, ea zu nor zaren asmatzen dudan! Animo eta zorte on!

Nork: Txomin.2005/09/02 14:41:48.375 GMT+2

Aupa, Amezti:

Ez zakiat gaur 42.ik izango dugun, baina bihar ziur baietz. Ez bakarrik 42, baizik eta 42.195! Beraz, hire berrogeita bigarrenaren zain, hona nire trabesa eta desioa: 43 baietz! Badok 43!

Ondo lo egin, eta ekin! (Erraza baita esatea!).

Nork: Solasturi.2005/09/02 16:57:36.158 GMT+2
http://igorringo.blogsome.com

Gustora eta enbidixa apur bateaz jarraitu dut prestaketa.

Orain, animo, zaindu eta lasai!

Zorte on!

maratoilari ohia, baina noizbait bueltatzeko asmoarekin :-)

Nork: eneko.2005/09/02 18:42:22.115 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/eu

Tira, Amezti, luze jotzen duguna laburragoa gertatzen da askotan. Hainbeste lan egin ondoren amestutako egun hori hurbildu zaizu. Eutsi, badakizu bide luzeena bete duzula eta! Askotan emaitzak ez dira espero genituenak izaten baina garaipen inportanteena zurea eta zure gorputzarena da iada, aipatu dituzun traba guztiak gainditzeagatik eta honaino iristeagatik. Neu ere animoak ematera apuntatuko naiz bihar goizean. Ttippi-ttapa, ttippi-ttapa helmugara. Amets on, Amezti.

Nork: Nora.2005/09/02 19:09:08.874 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak