LUDOTEKA IBILTARIAREN SORRERA
Ludoteka ibiltaria 1.993.urtean jarri zen martxan lehen aldiz AED-ren baitan zegoen Haurren Sailetik.
1.994.urtetik aurrera, AED-ren baitan sortu zen Txatxilipurdi Euskara eta Aisialdi elkarteak hartu zuen bere gain ludoteka ibiltaria egitasmoa.
Egitasmo hau martxan jarri zenetik urte ugari pasa diren arren, bere sorreran finkatutako helburu berberak jorratzen dihardugu gaur egun ere. Honenbestez, Euskara elkarte izanik, egitasmo honen bitartez gure helburu nagusia euskara sustatzea da. Bestalde, jolasaren bitartez haurrak balore hezitzaileetan heztea eta ludotekarik ez duten auzoetako haurrei urtean 4 zapatutan ludoteka batez gozatzeko aukera ematea da.
Beraz, aurtengon ere 16.urtez ere...
HELDU DA LUDOTEKA IBILTARIA!!
Auzoz auzo gabiltza jolas, eskulan, jostailu eta beste ekintza sorta zabal bat eskainiz larubatetan go
izeko 11:00etatik 13:30etara bitartean 3-12 urte bitarteko haurrei, beraz, adi egutegiari:
- urtarrilak 31 San Andres-eko Bedoñabe herri eskolan
- otsailak 7,14,21,28 Musakolako San Antolin herri eskolan
- martxoak 7, 14,21 eta 28an Garagartzako Patxixenan
ZATOZ GUREKIN JOLASTERA!!
