Abenduaren
13an ospatu zen truke merkatua Okendoko txikien gelan.
Aurtengoa
5. urtea izan da truke merkatua antolatu duena Txatxilipurdi elkarteak
Arrasaten gabon garaian, eta inoiz baino arrakasta handiagoa izan du. Urtetik
urtera jasotako jostailu kopuruak goraka egin du eta jasotzeko orduan edo
trukatzeko orduan ere, geroz eta jende gehiago hurbiltzen da.
Aurten
160 jostailu batu ditugu iaz baino 45 gehiago eta 97 izan dira truke bidez
haurrak etxera eraman dituzten jostailuak.
Okendo
eta Santamarinako ludotekan jaso ditugu jostailuak eta kalean berriz, Arimazuri
plazan eta Bitteri plazan.
SORRERA
Batez ere,Gabon garaian izaten den, gehiegizko
kontsumokeriari aurre egiteko asmoarekin jarri genuen martxan JOSTAILUEN
TRUKERAKO MERKATUA. 2003an Txatxilipurdiren eskutik.
Ludoteketan jorratzen dugun arren
urtero, etxeetara zabaldu nahi izan genuen eta etxean pilatzen zaizkigun jostailu
guztiei irtenbide bat eman nahi izan genien.
Ingurumenarekin konpromisoa
erakusteko, funtsezko era moduan ulertzen dugu kontsumoa gutxitzea eta
ingurumena zaintzeko egiten diren hainbat planetan, birziklaiari ematen zaio
garrantzi handia. Birziklatzeari ondo deritzogu, baina kontsumoaren gutxitzean,
gogorrago lan egin behar dugula uste dugu arazoari sustraitik heltzeko.
Kezka hauetatik guztietatik sortu zen
merkatuaren ideia.
oHELBURUAK
Helburu
hauek landu nahi izan dira batez ere:
1.Gabon garaian ematen den
gehiegizko kontsumoa murriztea
2.Jostailuen berrerabilpena
bultzatzea
3.Trukearen balioa haur eta
gaztetxoengan sustatzea.
4.Jostailu guztiei balio berbera
emanez, dirurik gabe, elkarren arteko baliabideen trukaketaren balioaz
ohartaraztea egungo haur eta gurasoak.
5.Haurren iniziatiba eta
borondate ona bultzatzea.