Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/22 11:09:23.622 GMT+1

Arrasateko udal ludotekak


Ongi etorri Arrasateko udal ludoteketako blogera!
Gogoratu 3-12 urte bitartean badituzu, Irailetik Ekainera gure ludotekak zabalik izango dituzula astelehenetik ostiralera arratsaldeko 17:00tatik 20:00tara. Lagunekin ondo pasatu nahi baduzu, jolasean, ekintza ugari eginez, eskulan bitxiak asmatuz,....zatoz izena emantera auzoetan dauzkagun Santamarina edo usaetxeko ludoteketara edo erdialdeko Okendora.Bertako hezitzaileak eskuak zabalik hartuko zaituzte eta bazkide nola egin azalduko dizuete.Ez ahaztu, eta zatoz, laguna zaitugu.


Lehenengo ireki ziren ludotekak, Musakola auzoko  santamarinakoa eta erdiguneko Seberokoa izan ziren.Bi ludoteka hauek 1993an ireki ziren Txatxilipurdi elkartearen eskutik. 

Santamarinako ludoteka

Hasiera batean Santamarinako ludotekan aisialdi arloan zegoen hutsunea zela eta, adin guztietako haurrak sartzen ziren, baina 1993tik aurrera 3-12 urte bitarteko haurrak bakarrik erabiltzen dute.14urtetik aurrerakoentzat gazte Txokoa ireki baitzen.

Auzo nahiko erdalduna denez, haurrak etxeko hizkuntzaz gain euskara menperatzeko eta euskaraz bizitzeko gai izan daitezen ,gurekin ikasteko eta lantzeko  aukera eta espazioa eskaini nahi izan diegu.

Funtzionamendua:

Astelehenetik ostiralera 17:00tatik 20:00tara zabalik dago eta bertan sartzeko aukera dute haurrak honela sailkatuta;:

-         3-5 urtekoak txikien gelan egunero

-         6-8 urtekoak txiki eta nagusien gelan

-         9-12 urtekoak nagusien gelan

 Ludoteka Galicia kalean kokatuta dago. Auzoko liburutegi ondoan eta jubilatuen azpiko aldean. Haurren parkean dauden eskaileretatik gora igo eta berehala ikusiko duzu.

 Okendoko ludoteka:

Seberoko ludoteka berriz 1993tik 2002ra egon zen irekita. Urte honetan Okendoko ludoteka izatera pasa zen. Seberoko lokala bota eta gaur egun dagoen Kultur Ate eraiki nahi izan zuten.

Okendoko ludoteka 2002ko irailean zabaldu zen.Lokala haurrentzat egokitua dago eta haur kopurua handia denez gelaka sailkatuta dago.Obrak egiteko garaian gauza guzti hauek kontuan izan baikenituen.

Erdiguneko haurrei euskaraz aisialdia pasatzeko gune bat eskaini asmoz jarri zen ludoteka

Funtzionamendua:

Astelehenetik ostiralera 17:00tatik 20:00tara zabalik dago eta honela sartzeko aukera dute haurrak:

-         3-5 urtekoak, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan txikien gelan

-         6-8 urtekoak, asteazken eta ostiraletan txikien gelan eta astearte, ostegun eta ostiraletan nagusien gelan

-         9-12 urtekoak, astelehen, asteazken eta ostiraletan nagusien gelan

 Ludoteka Okendo kalean kokatuta dago. Sebero plaza eta Uharkape frontoiaren artean

 Usaetxeko ludoteka

Ludoteka hau 2007ko urrian zabaldu zen gurasoek eginiko eskaera bete nahian eta ludoteka ibiltarian gerturatzen zen haur kopurua ikusirik, beharrezko ikusten baikenuen.

Funtzionamendua:

Astelehenetik ostiralera 17:00tatik 20:00tara zabalik dago eta honela sartzeko aukera dute haurrek:

-         3-7 urtekoak astelehenetik ostiralera arratsaldeko 17:00tatik 18:30tara

-         8-12 urtekoak astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:30tatik 20:00tara.

      Ludoteka Usaetxe plazan dago kokatuta

Helburuak:

Hiru ludoteka hauetako helburu nagusiena euskal giroan haurrak ondo pasatzea da,lagun berriekin taldean jolasteko aukera emanaz.

Beste hainbat helburu hezitzaile ere lantzen ditu bertan:

-         Haurraren autonomia pertsonala eta parte-hartzea bultzatzea

-         Talde lana bultzatzea

-         Aniztasun trataera sustatzea

-         Ingurune naturala errespetatzen eta zaintzen erakustea

-         Hezkidetzaren oinarriak bermatzea eta sexu berdintasuna aldarrikatzea.

               ....eta abar luze bat

 

 

 


Nork: ludotekak.2009/01/22 11:09:23.622 GMT+1
Etiketak: ludotekak | Permalink


Estatistikak