Ostiral honetan, urtarrilaren 27an, Okendoko ludotekako 9.urteurren festa ospatuko dugu. Bertan ipuin kontaketa, TXOBORRO MAGOA eta merendola izango dugu arratsaldeko 17etatik 20etara.
3-12 urte bitartean badituzu zatoz jai giroan bikain pasatzera!!
3-12 urte bitartean badituzu zatoz jai giroan bikain pasatzera!!
Nork: ludotekak.2012/01/23 17:38:12.099 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
ANIMATU ZAITTEZTE!
Nork: ludotekak.2012/01/03 15:43:44.168 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Badator Santamas eguna eta guk ere ospatu nahi dugu ludoteketan.

Gaur arratsaldean, denon artean taloak egingo ditugu eta bikainak ateratzen zaizkigunez, izugarrizko merienda goxoa jango dugu.
Eguraldia ere aproposa dugu taloak jan eta lagunartean jolasteko, beraz, bazkide zareten guztiok etorri eta gozatu!!!
Nork: ludotekak.2011/12/20 13:22:03.274 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Jostailu Truke Merkatuan parte hartu nahi baduzu, aste honetan duzu azken aukera.
Jostailuak JASOTZEKO AZKEN HIRU EGUNAK hauek
dira:

TRUKEA EGITEKO berriz:
Argi ibili eta ez utzi azken egunerako, gogoratu truke egunean ez ditugula jostailuak jasoko, beraz, asteazkena baino lehen atera etxetik soberan dituzun jostailuak edo jolasten ez zaren jostailu horiek, eta Igandean, zatoz berriz ezberdinak aukeratzera.
TRUKE EGUNEAN, SORPRESA TXIKI BAT ERE EGONGO DA
Nork: ludotekak.2011/12/12 13:16:39.626 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Zapatu honetan Euskararen eguna dela eta, ludoteketan egun hauetan zerbait berezia egin nahi dugu. Hau dela eta, ekintza desberdinak egitea erabaki dugu gerturatzen zareten guztiontzat:
HURBILDU ETA GOZATU!!!
Nork: ludotekak.2011/11/30 13:15:32.698 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Iritsi direla ate irekiak!!! Azaroaren 23,24 eta 25an ate irekiak izango dira Arrasateko ludoteketan. Eguaztenean Santamainan, eguenean Okendon eta eguakotxien Usaetxen.
Gogoratu egun berezi hauetan 3-12 urte bitarteko haurrak bazkide izan gabe ludotekan sartzeko aukera izaten dutela.
Aste honetan pizzak egin eta jateko aukera izango dugu. Oraingoan masa egiten ere animatuko gara beraz, jateko gozo honekin saltseatu nahi
izanez gero, hurbildu zaitez behean aipatutako egunetan guregana!
Azaroaren 23an SANTAMAINAra
Azaroaren 24an OKENDOra
Azaroaren 25an USAETXEra
HURBILDU ZAITTEZ!!!
Nork: ludotekak.2011/11/23 17:14:27.049 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Txatxilipurdiko hezitzaileak aste honetan hasiko dira jostailuak biltzen Arrasateko auzo ezberdinetan eta Abenduaren 18an goizeko 10.00etatik 14:00ak bitartean, trukea egiteko aukera egongo da.
Urtero izaten duen arrakasta ikusirik, eta guraso edo haurren arduradunek izaten duten interesa kontuan izanik ( egitasmoa hasi aurretik azken urteotan deiak jasotzen baititugu aurten ere egingo den galdetuaz), aurten ere jostailu mordoxka jasoko dugulakoan animatu nahi zaituztegu jostailuak ekarri eta trukatzera.
Jostailu Truke Merkatua hasi aurretik, ariketatxo bat proposatu nahi dizuegu haur, nerabe, gazte eta guraso edo haurraren arduradunei.Haurrak edo nerabeak egin beharrekoa den arren, guraso edo arduradunaren laguntza, txikitxoekin ezinbestekoa da eta nagusitxoagoekin ere oso lagungarria da izan ere haur eta nerabeak helduekin egoteko desiratzen izaten baitira.
Ariketa honako hau litzateke: etxean dauzkazuen jostailu guztiak atera
eta sailkatu: puzzleak, mahai jolasak, eraikuntzazkoak,...etab. Ondoren jostailuak zenbat erabili dituzuen eta
zeintzuk diren gustukoenak aukeratu.Hau egin ondoren, beti egoten dira jostailu batzuk
oso gutxi erabili dituzuenak, edo ez zaizkizuenak gehiegi gustatzen edo agian
handitu egin zarete eta errazegiak
direnez ez dituzue erabiltzen. Beraz, jostailu hauek, trukera eraman ahal dituzue
eta gustuko dituzuen beste jostailu batzuengatik trukatu ( honela errazago izango da haurrak edo nerabeak aukeratzea, zein jostailu
kendu edo trukatu nahi duen eta zein ez).
Ariketa honek, zein motatako jostailuak diren gehien gustatzen zaizkizuenak ohartarazteko ere balio du, beraz, jostailuak eskatu edo trukatzeko orduan, lagungarri izango zaizue.
Eskatu eta eskatu ibili zareten jostailuarekin ere, zenbat jolastu zareten ohartarazteko aukera ematen du eta benetan eskatzen duzuena ondo pentsatu beharreko gauza dela konturatuko zarete.
Guraso edo
arduradunekin une atsegin bat pasatzea eta gordeta dituzuen eta guztiz
ahaztutako jostailuak berreskuratzeko ere, oso aproposa da, beraz, ariketa
gomendagarri dela esaten ausartzen gara.
Ariketa hau burutu ondoren, dendara joan aurretik, Jostailuen Truke Merkatuan soberan edo gustatu ez zaizkizuen jostailuak trukatzera joatea da egokiena, azken finean, merkatuan egoten diren jostailu mordoxka artean, gustukoa aurkitzea oso erraza baita. Eta kontsumoa murrizteaz gain, lagun giroan jostailuak aukeratzeak beste xarma bat baitauka.
Beraz, animatu eta trukatu erabiltzen ez dituzun jostailuak gustukoagoengatik, bitartean tartetxo bat hartuz guraso, arduradun edo heldu batekin jolasteko.
Nork: ludotekak.2011/11/21 13:53:05.484 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
kaixo lagun!
Ostiral honetan ,Urriaren 21an, Usaetxeko ludotekan 4.urteurrena ospatuko dugu. Ludotekako bazkide eta hezitzaileek, Capoira, Ginkana eta tailer ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.
Bazkide zareten guztiok gonbidatuta zaudete! Gozatu!
Nork: ludotekak.2011/10/18 16:50:18.442 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
TXATXI POTEUE!!
Badator Txatxi poteue Musakolako auzora ere. Bihar, ostegunak 6, ludotekako zabalkundea egiteko azken poteue egingo dugu.
Ez bazara orain arte gugana hurbildu ez galdu aukera eta beste Txatxi poteuetan izan bazara badakizu zein ondo pasatzen dugun, beraz, zatoz berriz ere.
Ondo jan, edan, jolastu, abestu, barre egin,…danetik egiten dugu.
Nork: ludotekak.2011/10/05 14:05:12.919 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Beraz, zuri be parrandie, jolastie, abestie... gustetan bajatzu, ANIMAU GUREKIN TXATXI POTEORA!
Nork: ludotekak.2011/09/27 11:05:26.615 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)