2012/05/08 16:48:56.315 GMT+2
Bihar, Maiatzak 9, Santamainako 20.urteurrena ospatuko dugu, JAIALDI erraldoia egingo dugularik.
Gerturatzen zaretenontzat, Munduan berbenaz gozatzeko aukera izango duzue. Honez gain, tripa zorriak baretzeko merendola bat ere egingo dugu.

Arratsaldea gustura pasatu, eta lagun giroan gozatzeko, gerturatu Santamainako ludotekara arratsaldeko 17.00etatik 20:00etara.
BERTAN IZANGO GAITUZUE ZAI, ZATOZTE!!
Nork: ludotekak.2012/05/08 16:48:56.315 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/04/23 12:16:02.375 GMT+2
Ludotekak itxi
ostean, badago ondo pasatzeko aukera Arrasaten bertan.
Txatxilipurdiko udalekuak uztailaren 2tik 20ra egingo dira eta bertan izena emateko, Maiatzaren 11 baino lehen izango
duzue aukera. Jadanik zabalik da, beraz, ez galdu
denbora eta etorri lehenbailehen.
Hiru gune aukeran izango dira beti bezala: Musakola, erdigunea eta
San Andres.

Zaintza zerbitzua ere 9:00etatik 10:00etara egongo da Beibileku eta
Bihurrikeixetan parte hartzen dutenentzat behar izanez gero.
Deskontuak izango dira familia ugarientzat eta topakideko
bazkideentzat.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Txatxilipurdira ( 943795446) edo gerturatu bertara ( Nafarroa
etorbidea 23)
ZATOZTE ARRASATEKO KALEAK GURE JOLASLEKU
BIHURTZERA !!!
Nork: ludotekak.2012/04/23 12:16:02.375 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/23 11:13:23.439 GMT+1
Pazko astean
ludoteketatik ekintza bereziak egingo dira:
Nagusientzat (
4,5 eta 6.mailakoentzat) Orioko Txurruka aterpetxera irteera egingo dute.
Izena emateko
Ludoteketara hurbildu Martxoak 28a baino lehen, eta ordaindu beharrekoa (55€)
bertako hezitzaileei eman.

Arrasaten
gelditzen diren beste guztientzat ere, ludoteketan aukera zabal eta
interesgarriak izango dituzte hiru ludoteketako erabiltzaileak elkartuko
direlarik:
Apirilak 11: Altxorraren
bila Santa Barbaran
Apirilak 12:
Igerilekura irteera ( eman izena Apirilak 4a baino lehen)
Apirilak 13:
Musakolako zelai handian kanpo jolasak
Pazko astea
berezia izango da Ludoteketan ere, zatoz jende berria ezagutuaz ondo pasatzera.
Nork: ludotekak.2012/03/23 11:13:23.439 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/15 11:01:19.151 GMT+1
Aste buru honetan
San Andres auzoko Ludoteka Ibiltarian, sukaldaritza lantzeko aukera egongo da.Gerturatzen diren
guztiak nahi izanez gero, sukaldari
izateko aukera izango dute.

Bakoitzak bere
txapela egin ondoren, hojaldresko errotatxo beteak egingo dituzte guraso edo
helduen laguntzaz.Bazkaldu ondoren
postre bezala jateko ezin hobeak, momentuan jateko gogoak gainditu ezkero.
Sukaldari izan
nahi ez duenak ere, izango du aukera beste ekintza edo jolas batzuekin gustura ibiltzeko,
beraz, gerturatu larunbat goiza primeran pasatzera.
Nork: ludotekak.2012/03/15 11:01:19.151 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/27 19:38:32.960 GMT+1
Badatozela ate irekiak!!! Otsailaren 29an, Martxoaren 1ean eta 2an ate irekiak izango dira Arrasateko
ludoteketan. Eguaztenean Santamainan, eguenean Okendon eta eguakotxien
Usaetxen.
Gogoratu
egun berezi hauetan 3-12 urte bitarteko haurrak bazkide izan gabe ludotekan
sartzeko aukera izaten dutela.
Aste honetan
TORRADAK egin eta jateko aukera izango dugu. Jateko gozo honekin saltseatu
nahi izanez gero, hurbildu zaitez behean aipatutako egunetan guregana!

Otsailaren
29an SANTAMAINAra
Martxoaren
1ean OKENDOra
Martxoaren 2an
USAETXEra
HURBILDU
ZAITTEZ!!!
Nork: ludotekak.2012/02/27 19:38:32.960 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/10 13:12:49.409 GMT+1
Datorren
larunbatean, Otsailak 11, Musakola
auzoan, Ludoteka Ibiltaria gauzatuko
da 2012.urte honetako bigarren larunbata izango delarik.
Lehenengoa, Herri
Eskolakoen laguntza eta borondate onarekin San Antolin ikastetxeko eraikin
urdinean egin genuen, baina txiki gelditzen zaigunez, oraingoan Udaletxekoen
laguntza eskertuaz, Musakolako gaztetxokoan egongo gara.
Bertan, 2 hezitzaileren laguntzarekin
gerturatzen zaretenok larunbat goiz atsegin eta dibertigarria pasatzeko aukera
izango duzue.
Ludoteka honetan
goizeko 10:30etatik 12.30etara 3-12 urte
bitarteko haur eta gazteak parte hartzeko aukera izango duzue. 12.30etatik 13:30etara berriz,1-8 urte bitarteko haurrak guraso edo heldu baten
laguntza beharko duzue parte hartu ahal izateko.

Arrasateko
ludoteka finkoetan egoten den bezala, hemen ere jostailu pila izango dituzue nahi
bezala jolastu ahal izateko, eta nola edo zerekin jolastu ez dakienarentzat,
hezitzaileen laguntzarekin ez du izango arazorik une atsegin bat pasatzeko.
Laguntza edo
laguntza gabe ondo pasatuko duzuela etortzen zareten guztiok ez izan
zalantzarik, beraz,
ANIMATU ETA PARTE
HARTU!!!
Nork: ludotekak.2012/02/10 13:12:49.409 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/23 17:38:12.099 GMT+1
Ostiral honetan,
urtarrilaren 27an, Okendoko ludotekako 9.urteurren festa
ospatuko
dugu. Bertan
ipuin kontaketa,
TXOBORRO MAGOA eta
merendola izango dugu arratsaldeko 17etatik
20etara.

3-12 urte bitartean badituzu zatoz jai giroan bikain pasatzera!!
Nork: ludotekak.2012/01/23 17:38:12.099 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/03 15:43:44.168 GMT+1
URTE BARRI ON!!!Urte berriarekin batera ludoteketako egitaraua bero-bero dator gurien! Urtarrilaren 3 eta 4an Uarkapeko pilotalekuan TXIKILANDIAz gozatzeko aukera izango duzue eta 5 goizean, igerilekuan jolasteko aukera. Honez gain, ostegun arratsaldean, BONBERENEA txaranga eta PORROTXekin kalejira izango da eta ludotekako haur eta hezitzaileok bertan hartuko dugu parte!

ANIMATU ZAITTEZTE!
Nork: ludotekak.2012/01/03 15:43:44.168 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/12/20 13:22:03.274 GMT+1
Badator Santamas eguna eta guk ere ospatu nahi dugu ludoteketan.

Gaur arratsaldean,
denon artean taloak egingo ditugu eta bikainak ateratzen zaizkigunez, izugarrizko
merienda goxoa jango dugu.
Eguraldia ere
aproposa dugu taloak jan eta lagunartean jolasteko, beraz, bazkide zareten
guztiok etorri eta gozatu!!!
Nork: ludotekak.2011/12/20 13:22:03.274 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/12/12 13:16:39.626 GMT+1
Jostailu Truke
Merkatuan parte hartu nahi baduzu, aste honetan duzu azken aukera.
Jostailuak JASOTZEKO AZKEN HIRU EGUNAK hauek
dira:
- Abenduak 12,
astelehena, Arimazuriko pazan arratsaldeko
17:30etatik 19.00etara
- Abenduak 13,asteartea,
Santamarinako ludotekan
arratsaldeko 17:30etatik 19.00etara
- Abenduak 14,asteazkena,
Okendoko ludotekan arratsaldeko
17:30etatik 19.00etara
TRUKEA EGITEKO berriz:
- Abenduak18,
igandea, Okendoko ludotekan
goizeko 10:00etatik 14:00etara
Argi ibili eta ez utzi azken egunerako, gogoratu truke egunean ez ditugula
jostailuak jasoko, beraz, asteazkena baino lehen atera etxetik soberan dituzun
jostailuak edo jolasten ez zaren jostailu horiek, eta Igandean, zatoz berriz
ezberdinak aukeratzera.
TRUKE EGUNEAN, SORPRESA TXIKI BAT ERE EGONGO DA
Nork: ludotekak.2011/12/12 13:16:39.626 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak