Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/25 10:01:17.627 GMT+1

Ziklokross denboraldia amaituta

Igandean, urtarrilak 24ean, ziklokross denboraldia amaitu da Ispasterko proba internazionalarekin. Honekin batera, Sumofic - Lokatzako txirrindulariak ere, amaitutzat eman dute 2009/2010 ziklokross denboraldia. Azken lasterketa honetan, lokatzako gazteek emaitza onak izan dituzte eta horrela denboraldiari amaiera bikaina eman diote. Guztira, taldeko hiru txirrindularik hartu dute parte, guztiak gazte mailan. Lasterketan, Mikel Aristik 7. amaitu du, Ion Riverok 8. eta Hodei Orobengoak 19. hainbat eroriko izan ondoren. Emaitza hauek hobeak dira proba maila internazionala zuela kontutan hartuta eta besteak beste, Eslovaquiako txirrindulariak izan dira estatuko beste hainbatekin.
 
Ziklokross denboraldia amaiturik, orain, martxoaren 6an Osintxun ospatuko den Soraluze E.Koop. saria nagusia izango dute helburu, errepideko denboraldiari hasiera emanez

Nork: lokatza.2010/01/25 10:01:17.627 GMT+1
Etiketak: ziklokross amaitu | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Astebukaera honetan, Taborren, mundoko txapelketak ospatuko dira. Ea lasterketa polita ikusteko aukera daukagun!!

Nork: Iñigo.2010/01/27 16:44:16.777 GMT+1

Astebukaera honetan, Taborren, munduko txapelketan ospatulo dira. Ea lasterketa polita ikusteko aukera daukagun!!

Nork: Iñigo.2010/01/27 16:47:07.102 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak