Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/03 10:42:17.455 GMT+2

XXXIV. Igoera Gorlara (2)

Aurreko domekan, martxoak 30ean, erabaki zen XXXIV. Igoera Gorlara. Irteeran 158 partaide izan genituen 90 Kilometroko Ibilbidea gainditzeko asmoz , orain arteko kopuru handiena eta giro epelarekin abiatu ba ginen, amaieran euria, haizea eta hotza izan ziren protagonista Costa Ricako Andrey Amador (Lizarte) irabazlearekin batera. Gorla08-Amador2

Naiz eta  eguraldia txarra eta zeharo narrasa izan, jendetza ugari bildu zen egoerari aurre egiñez helmugaratzen ziren txirrindulari  guztiei bere jarduera txalotzera
Lasterketa oso bizkorra izan zen eta, beti bezala, Gorlako aldapak apurtu zuten pelotoia lehenengo igoeran. Jeitsieran talde bat osatu zen eta hala segitu zuen Urretxuraino. Deskargako maldetan Andrey Amadorrek erabaki zuen hanka egitea eta handik helmugaraino bakarrik joan zen. Bere ezaugarriak erakutsiz, oso igoera polita egin zuen, kontuan hartuta momentuko eguraldia. Atzetik, egin zuten bere alegiak, baina ez zuen kapazidaderik izen harrapatzeko.
kontuan hartzekoa izango da mutil hau, eta ziur laister ikusiko dugula Profesional mailara igotzen, eta zergaitik ez; lasterketa hau irabazi izan duen hainbat txirrindularien bezala, Goi mailako garaipenak lortu ahal izango duena    

Gure txirrindulariei dagokionez, Unai Aranzabal (Bidelan) izan zen onena laugarren postuan, orain arte begarar baten posturik onena Gorlako proban. Asier Penabad (Debabarrena) 49. postuan sailkatu zen, eta Iban Caballero (Debabarrena) ezin izan zuen karrera bukatu. Gurutz Larrea antzuolarra (Bidelan) 25. sailkatu zen

Sailkapen guztiak

Argazki batzuk

Beste argazki batzuk

Nork: lokatza.2008/04/03 10:42:17.455 GMT+2
Etiketak: gorla sailkapenak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak