Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/08/05 10:21:36.013 GMT+2

XXII. Iruñerriko Itzulia

Pasa den astean, XXII. Iruñerriko Itzulia ospatu da eta bertan Lokatza taldeko Xabier Aranzeta antzuolarra izan da Iruneko Puertas Diproca taldearekin korritzen.



Itzuliak 4 etapa izan ditu, lehenengoa Valtierra-Valtierra 85 kilometrokoa, bigarrena Mutiloabeiti-Mutiloabeiti 91 kilometrokoa, hirugarrena Belaskoain-Belaskoain 81 kilometrokoa eta laugarren eta azken etapa Irurtzun-Iruña 88 kilometrokoa.Guztira 27 talde izan dira parte hartzen. Nafarroatik, Caja Rural, Beola Motor, Irabia-Intersport, Ibarrola Pipaon, Bi-Lux, Tudegas eta Madenasa-Valsay. Gipuzkoatik, Belca, Andoaingo TE, Puertas Diproca, Lan Mobel, Ulma, Azpiru Inmobiliaria eta Andoain-Leizaran. Bizkaiatik, SC Gernikesa. Arbatik Pinturas Banaka, Electro Alavesa eta Aranako. Frantziatik Pyrenees Atlantiques eta Velo Club Nayais. Aragoitik, Huesca la Magia eta Eurotaller. Prodhersa eta Enypesa-ASC Madrildik. Gaztela eta Leonetik Plaspisa. Gometero-Nova Diet eta Linde-Gallastegui Kataluiniatik.

 
Enypesa ASC taldea oso indartsu agertu da itzuli osoan eta itzulia Diego Palenciarekin irabazteaz gain, taldekako sailkapena ere irabazi dute. Lehen etapan,  Diego Palencia izan zen irabazlea bigarrenari ia hiru minutuko aldea etarata. Xabier Aranzetak, 68. postua eskuratu zuen 7 minutuko atzerapena izanda. Bigarren egunean, irabazlea German Lopez nafarra izan zen, laugarrena aldiz, Xabier Aranzetaren taldekide izan den Alain Iglesias. Aranzetak etapa honetan taldearentzako lana egin ondoren, 68.postuan bigarren egunez jarraian iritsi zen. Hirugarren etapan, aurtengo etaparik gogorrenean, izan ere, lau mendate igo beharra izan zuten, irabazlea Mickael Queiroz Baionarra izan zen, helmugara iritsi zen seikotean bizkorrena izan ondoren. Seikote honetan, Ion Urtizbera, Xabierren taldekide izan den txirrindulariak 6. postua eskuratu zuen, eta Aranzetak 38. postua. Laugarren eta azken etapan, irabazlea Aranzeta bera ibili den taldekide batendako izan zen, Alain Iglesias hain zuzen ere. Honela, Puertas Diproca taldeak itzuli polita borobiltzea lortu dute.
 
Azken sailkapenaren irabazlea aipatutako Diego Palencia izan da, lehen etapan lortutako abantailari ondo eutsi ondoren. Xabier Aranzetak, azken egunean gau txarra pasa ondoren, sailkapeneko 47 postua lortu du, itzuli polita burutu ondoren. Beste sailkapenei dagokienei, erregulartasunaren sailkapena, Mickael Queirozentzat izan da, mendikoa Peio Bilbaorentzat, tarteko helmugak Iñaki Zugastirentzat, esprint bereziak Carlos Iscarrentzat. Lehen mailako jubenillen sailkapena David Diañez, lehen nafarra Javier Atxa eta lehen Iruindarra Iñaki Zugasti

Nork: lokatza.2008/08/05 10:21:36.013 GMT+2
Etiketak: itzulia iruñerriko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak