Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/24 16:02:27.709 GMT+2

XIX. Gipuzkoako Itzulia

Pasaden asteburuan, ostiraletik astelehenera, gazte mailako XIX. Gipuzkoako Itzulia ospatu da. Bertan izan ditugu Sumofic - Lokatza taldeko bi txirrindulariak, Unai Martinez bergararra eta Xabier Aranzeta antzuolarra. Biak Zumaiako Viveros San Anton taldearekin korritu dute.

DSCN0369

Ostiralean Anoetan, itzuliko aitzin proba egin zen. 1,7 kilometroko krono igoera Anoeta herritik, bertan dagoen Hernialde auzora. Garailea Puertas Diproca taldeko Ion Urtizberea Irundarra izan zen, hiru minutu eta hamabost segundoko denborarekin. Aranzetak 26.postua eskuratu zuen garailearengandik 23 segundora geratuz. Unai Martinezek aldiz, minutu pasatxo galdu zuen. Aipatu, Viveros San Anton taldeko Gorka Olaizola zestoarrak bederatzigarren postua lortu zuela, 16 segundora.

 

Lehenengo etapa, Olaberrian ospatu zen, 77 kilometrok ibilbidea burutu zuten txirrindulariak. Etapa honetan bost mendate puntuagarri gainditu behar izan zuten. Olaberria bitan, Liernia era bitan eta Mandubia behin. Irabazlea Beñat Txoperena nafarra izan zen eta etapa garaipenarekin batera, liderraren maillota ere lortu zuen. Etapa honek, ihesaldi luze eta handi batek markatu zuen, izan ere, ihesaldi horretatik irten zen etapa garailea eta lider maillota janzteko aukera. Kasu honetan, Aranzetak 27. postua eskuratu zuen bost minutu galduta. Mandubia jaitsi eta berehala erorikoa izan zuen momentu horretan lider zen, Ion Urtizberearentalde berdinean zihoalarik. Aitzin etapan gertatu bezala, kasu honetan ere, Olaizola izan zen taldeko onena hamabost garren postua erdietsiz. Egun txarra izan zuen eta hiru minututik gora galdu zituen.

 

Hurrengo egunean, domekan, Andoainen izan zen etapa, eta Viveros San Anton taldearentzat egun polita izan zen, garailea Gorka Olaizola izan zelako. Aranzetak eta Olaizolak lehenengo etapan, sailkapena galduta ikusi zutenean, bigarrenean hasieratik etaparen bila joan ziren ihesaldien bitartez. Lehengo kilometroetan Aranzeta izan zen aurpegia eman zuen txirrindularia. Olaizolak ondoren, eguneko lehen mendatea igotzen hasi zirenean, jo zuen erasoa eta Philipe Rubio Pyrines Atlantiques taldeko txirrindularia eta Interesport Irabia taldeko Mikel Astiz nafarra batu zitzaizkion. Hirurek bidea egin zuten eta bigarren mendatean, helmugatik bost kilometrora, Olaizolak atzean utzi zituen iheskideak, ala ere, jaitsieran, atzetik etorrita, Aritz Mujika andoaindarra eta Mikel Astiz batu zitzaizkion. Hala ere, helmugako azken aldapan, Gorkak nagustasun handia erakutsiz, garaipena errez lortu zuen. Honekin ere, bisperako emaitza, egun txar bat besterik ez zela izan erakutsi zuen. Aranzetak, taldekidea ihesaldian zuela ikusirik eta sailkapena galduta izanik, inadarrak gordetzen saiatu zen, hirugarren eta azken etaparako. Etapa honetan ere, Martinez bergarrak ezin izan zuen epata amaitu.

 

Itzulia, Seguran amaitu zen. Kasu honetan ere, Aranzetak eta Olaizolak helburu bakarra zuten, etapa irabaztea. Hasieratik ihesaldietan sartzen saiatu ziren. Aranzetak, ihesaldia egiten hari zen momentuan zulatua izan zuen eta Olaizolak aldiz, ihesaldian sartzea lortu zuen. Behin zestoarra aurrean zela, Viveros San Anton taldekoak, pelotoia kontrolatze lanetan hasi ziren. Gauzak horrela, ihesaldiak, lau minutuko aldea izatera iritsi zen eta momentu horretan, Olaizola podiumeko bigarren sailkatua litzake, izan ere, ihesaldian, bere aurretik zen Michkael Delage sartu zen. Azkenean helmugan, Eneko Garcia izan zen irabazlea, ihes kideak eguneko azken mendatean atzean utzi ondoren. Olaizolak laugarren egin zuen, Arnaiz eta Delageren atzetik. Etapan zehar izandako aldeak liderraren taldeak murriztea lortu zuen eta Gorka bostgarren postua lortu zuen azken sailkapenean. Ala ere, lehen etapan galdutako denbora ikusirik, zuku polita atera dio itzuli honi.

 

Aranzeta lehen urteko jubenila izaki, itzulia bukatzea eta Olaizolarik laguntzea zuen helburu. Azkenean oso nekatuta, baina pozik agertu zen egindako lanarekin. Unai Martinezi aldiz, oso gogorra egin zitzaion Gipuzkoako itzulia

Nork: lokatza.2008/06/24 16:02:27.709 GMT+2
Etiketak: itzulia gipuzkoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak