Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/21 09:09:47.767 GMT+2

XIV Gipuzkoa Klasika

Apirilak 14an, Donostiako Egia auzoan, SCD Donosti Gain elkarteak antolatuta, gazte mailako XIV. Gipuzkoa Klasika ospatu zen. Lasterketa Espainiako federakuntzak antolatzen duen Federazioen Txapelketarako puntuagarria izan zen. Parte hartze aparta zegoen, Espainiako autonomi guztietako selekzioez gain, Bizkaiako, Arabako, Frantziako Pyrenees Atlantiques, Debabarrena neska taldea eta gipuzkoako gazte mailako txirrindulari guztiak. Bertan izan genituen Lokatza Ziklismo Eskolako, Unai Martinez eta Xabier Aranzeta. Taldea osatzeko, Sumofic taldeko bi txirrindulariak, zuamiako Viveros San Anton eta Ciclos Iturriagako txirrindulariekin talde mixtua egin zuten.
 XIV gipuzkoa klasika

 
Ibilbideak 80km pasatxo zituen eta bitan Astigarragako bentak gainditu behar izan zuten. Hiru tarteko helmuga ere izan ziren. Ibilbideak malda handirik ez izan arren, oso gora beheratsua eta bihurria ere, izan ere, ibilbideko zati batzuk, Donostiako kaleetan eta Oiartzungo kaleetan zehar izan zen, eta onek oso erritmo altua bideratu zuen. Bukaeran irteeran izan ziren 165 txirrindularietatik 94 lortu zuten helmuga denbora barruan gainditzea eta bataz besteko abiadura 43 kilometro ordutik gorako izan zen, lasterketaren gogortasunaren adierazle. Irabazlea Castilla La Mancha selekzioko Jesus Herrada txirrindularia izan zen. Bigarren Miguel Angel Lucena Ceutakoa eta hirugarrena Pyrenees Atlantiques ordezkatuz parte hartu zuen Mickael Queiroz Xiberutarra. Taldeka Euskadiko selekzioa irten zen garaile. Mendiko sarien sailkapena Jon Urtizberea Puertas Diproca taldekoa eta tarteko helmugetan berriz, Rafael Marquez Ceutakoa izan zen.
 
Lokatzako txirrindularien artean, Xabier Aranzetak, garaipena sprintean jokatu zen taldetxoan sartzea lortu zuen eta Unai Martinezek aldiz, zirkuituetan ibiltzeko experientzia falta somatu zuen eta ondorioz ezin izan zuen lasterketa amaitu.
 
Sumofic-eko bi txirrindulariak pozik zeuden, izan ere, Gipuzkoa Klasika lasterketa Estatu osoan jokatzen diren lasterketa garrantzitsuenetakoa da, eta bertan, profesionaletan egiten den moduan, sinadura kontrola, taldeen aurkezpena, infraestruktura handiagoa, hedabideen presentzia... dago, eta horrek gazteengan ilusioa pizten du. Lasterketa honen palmareseko podiumean, besteak beste, Iban Mayo, Alejandro Valverde, Koldo Fernandez de Larrea, Benjamin Noval agertzen dira. Lokatzako txirrindulari biak, gazte mailan lehen urtea dutela kontuan hartuta, emaitza eta experientzia ezin hobea izan dute.
 
Talde parte hartzaileak:
Aragoi
Galizia
Katalunia
Gaztela Leon
Kantabria
Euskadi
Nafarroa
Bizkaia
Araba
Pirenees Atlantiques
Ceuta
Gaztela Mantxa
Murtzia
Valentzia
Madrid
Extremadura
Errioxa
Ulma
Caja Rural
Andoiango
Sumofic-Viveros San Anton-Ciclos Iturriaga
Debabarrena
Puertas Diproca
Bruesa
Lan Mobel
G.Corrugados
Bruesa 'B'
Ulma 'B'
Oarsoaldea
Goierrialdea
Andoaingo 'B'
Belca
Azpiru Inmobiliaria
Graficas Otzarreta

Nork: lokatza.2008/04/21 09:09:47.767 GMT+2
Etiketak: klasika txirrindu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak