2009/04/06 09:37:37.391 GMT+2
Valenciaga Memoriala
Eibarren 38. Valenciaga Memoriala ospatu da, Pedro Merino (Trasmiera) txirrindulariak erakustaldi bikaina eskaini ondoren. Ciudad Realeko txirrindulariak Ixuako maldetan jo du garaipenera eraman dion erasoa. Itziarreko, Meagaseko, Elgetako eta Areitioko mendateak igo ondoren, Ixua guztiek batera hasi dute igotzen eta bertan jo du eraso Merinok, inor ez da gai izan bere atzetik joateko eta aurrera egin du bakarkako lanean. Atzetik taldetxo bat ostu da Montenegro argentinarra (Andalucia - CajaSur) espainiako kopako liderra bertan zelarik. Azken hauek ez dira konpondu Pedro Merinoren bila joateko. Azkenik, San Miguel igo eta gero, Merinok aldea handitzea lortu du eta Eibarreko kaleetan, minutu bateko aldearekin sartzea lortu du. Bigarren Montenegro eta hirugarren Francisco Martinez (Cafes Baque) izan dira hurrenez hurren. Taldetxoari denbora emanez.
Amateur mailako proba garrantzitsu honetan 3 bergarar izan dira, Iban Caballero eta Asier Penabad (Debabarrena) eta Kepa Varela (Bidelan). Kepak bere burua erakutsi du Elgetako maldetan eta Penabadekin batera, helmugara irtis dira, lehenegoa 23. minutu eta berrogeira eta bigarrena 92. postuan hamaika minutura. Ibanek, amateur maila bigarren urtea izaki, Areition 130 km ondoren lasterketa utzi beharrean egon da. Lan bikaina egin dute bergararrak, pozik guztiak estatuko lasterketa garrantzitsuenean erakutsitako mailarekin.
Jubenilak Deban.
Larunbatean jubenilek Deban izan zuten zita. Irabazlea Oier Intziarte izan zen ihesaldi luze baten ondoren. Ihesaldian 8 lagun sartu ziren, gizon garrantzitsu moduan, Asurmendi nafarra, Ibai Daboz, Jon Ander Insausti eta Intziarte garailea, Uzarragan bigarren eginda zegoen. Hauek aurre hartu zuten Itziarrera lehen aldiz igotzen hasi aurretik. Bukaera aldera, Itziarreko bigarren igoeraren eta Kalbarioko igoeraren artean, taldetxo bat sortu zen beraien atzetik, Mikel Elorza (Uzarragan garaile), Mikel Iturri, Markos Zaldibia eta Xabier Aranzeta antzuolarra. Taldetxo honetan, Aranzeta eta Iturri izan ziren lan gehien egin zutenak, izan ere, Elorza eta Zaldibia talde berekoak ziren eta aurreko ihesaldiak taldekide bat zuten. Kalbarioa igotzen tartea jan zuten eta helmugan Aranetak (Sumofic) 10. postua erdietsi zuen. Gustura agertu zen antzuolarra, pena bakarrarekin, kilometro gehiago falta izan zituen aurrekoekin bat egiteko.
Nork: lokatza.2009/04/06 09:37:37.391 GMT+2
Etiketak:
valenciaga
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat