Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/31 16:17:44.328 GMT+2

uzarraga eta lizarran izan diren jubenilak


Zapatu arratsaldean, gazte mailako txirrindulariak, Antzuolan Uzarragara igoera izan zuten. Lasterketak 90 txirrindulari inguru izan zituen irteeran gipuzkoako taldeez gain, P.Incera talde kantabriarra eta Gastronomia Vasca bizkaitarrak. Lasterketa hasieratik bizi bizi irten zen hainbat eraso eta ihesaldi saiakerekin, baina ez zuten alde nabarmenik lortu. Lokatzako txirrindulariak, talde lan bikaina egin zuten lasterketan ahalik eta lotuen eramateko azkeneko igoeraren zain. Hala ere, lasterketaren bizkortasuna zela eta, Oñatirako azken itzulian taldetxo batek aurre hartzea lortu zuen, atzetik Sumofic-eko txirrindulariakaldeak murrizten zutelarik. Uzarragarako maldak hasi zirenean, taldetxoak 30 segunduko aldea zuen eta Aranzetak tropeletik aurrera egiten saiatu zen 7 postua lortuz. Garaipena, Mikel Elorza azkoitiarrarentzan izan zen, denboraldiko bigarren garaipena lortuz Otzaurten lortutakoaren ondoren. Lasterketan hotza, euria eta txingorra izan ziren protagonista, hala era, txirrindulariak adoretsu agertu ziren, ikuskizun polit bat eskainiz.
 
Beste alde batetik, jubenilek domekan, Lizarran Euskal Herria Txapelketako bigarren proba izan zuten eta bertan izan ziren Xabier Aranzeta eta Ion Rivero. Lasterketan Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa, Aragoi eta Kataluinako taldeak izan ziren guztira 161 txirrindulari batuz. Lasterketa gogorra eta haizetsua izan zen. Olejua, Lezau eta Araul mendate puntuagarriak igotzen zituzten eta beste hainbat muino txiki, helmuga zegoen Puyko basilika esaterako (profesionalak amaitzen duten leku berean). Hasieratik, mailari dagokion bezala, gogotsu irten ziren txirrindulariak eta erritmo bizian ibili ziren lasterketa guztian. Mendate guztietan Aranzetak onenen taldean egotea lortu zuen, hala ere, bezperan egindako lanak ordaindu zituen eta 22. postua erdietsi zuen, aurreko egunean korritu ez zuten txirrindularien aurka, beraz goraipatzeko lana egin zuela esan daiteke. Garailea, Eder Salas bizkaitarra izan zen, Txapelketa honetan, bigarren garaipena lortuz eta lidergoa sendotuz. Bigarren, datu bezala, Aritz Orbe izan zen, aste santuan, Espainiako selekzioarekin Paris-Rouabix lasterketa berezian parte hartuko duelarik


Nork: lokatza.2009/03/31 16:17:44.328 GMT+2
Etiketak: lizarra uzarraga | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak