Baina hauek ez ziren gabeko protagonista bakarrak izan. Lokatzatik pasatako txirrindulari amateurrak eta orain arte gazte mailan lehiatzen ibili direnak ere izan genituen. Lehenegoetan, Asier Penabad, aurten taldez aldatu eta Bidelanen korrituko duena, Iban Caballero beste urte betez Debabarrena taldean arituko dena eta aurten bizikleta utziko duen Kepa Varela ere izan genuen. Gazte mailakoen artean, Xabier Aranzeta antzuolarra aurten Debabarrena taldean ibiliko dena eta Unai Martinez, kategoria aldaketarekin, txirrindularitza utziko duelarik.
Ohiturari jarraituz, afari ederra eta bukaeran opari banaketa eta bideo emanaldia izan genuen. Opariak, txirrindulari direnentzat eta txirrindulari izan direnentzat egon ziren eta opariarekin batera, Chaurreau edukita, guztiek galdera sorta bati erantzun zien, nola ez, txirrindularitza eta umorea uztartuz. Aipatu, Kepa Varelak, txirrindularitza utziko duela eta, Lokatzari eskertuz, bere kirol bizitzako argazkiekin eginiko mural bat opraitu zion. Ondoren, teknologia berriekin, bideo emanalditxo bat egon zen. Batetik, Peiori egindako omenaldaren argazki eta bideoak ikusi ziren eta ondoren, Garate peñakoek, Vuelta Españara egindako bidaiako argazkiak. Hauekin batera, Juanmank Tourrean irabazitako etaparen irudiak eta baita, Vuelta España, azkenekoz Bergaratik pasatu zeneko irudiak.
Bukaeran, guztiak batera, argazkia atera eta datorren urteari begira geratu gara

Idatzi artikulu bat