Ostiraleko lasterketak 180 kilometro luze zituen, 18 kilometroko zirkuitu bati 10 itzuli egin behar zitzaizkion. Nantes hiriko inguruetan ospatu zen eta besteak beste Jimy Casper Tourrean etapak irabazitako txirrindulari frantziarra zegoen. Lasterketa lehen kilometrotik puskatu zen, izan ere, meendateerik izan ez arren, ibilbidea errepide estuetatik zihoan, gora behera askorekin eta zirkuituak zituen lautada guneetan haizeak sahietsetik jotzen zuen gogor. Eguraldia ere etzuten lagun izan euria eta hotza izan bait zen. Lasterketaren gogortasunaren adierazle helmugaratu ziren txirrindulari kopuru urria, irteeran izan ziren 170 txirrindularitatik 45ek soilik lortu zuten amaitzea. Kepa Varelak lehen itzulian lasterketa uzti beharren aurkitu zen, izan ere erorketa batek tropela guztiz txikituta utzi zuen eta tropel buruan, Agritubel eta Rabobank taldeek erritmo oso gogorra jarri zuten lasterketa guztiz apurtzeko asmotan. Unai Aranzabalek aldiz, azken itzulian uzti zuen lasterketa, izan ere janarekin arazoak izan zituen, gainera erretiratu zen azken txirrindularia izan zen. Besteak beste, aurrez aipatutako Agritubel (Frantzia), Rabobank (Holanda), Kalev (Errusia), Designa Kooken (Dinamarka), ISD (Ukrainia), Vende U (Frantzia), AG2R (Frantzia), Auber 93 (Frantzia)... taldeak zeuden.
Aldiz domekako lasterketan, biak ala biak, lasterketa bikain amaitzea lortu zuten. Lasterketa honek ere, errepide estuak, haize babesak, lautadan abiadura bildurgarriak.. zituen eta zituen 195 kilometroetatik, azkeneko 25ak, Paris-Tours lasterketa ospetsuaren kilometro berdintsuak zituen. Lasterketa hau Tours inguruan ospatu zen, eta bertan ere talde profesional ugari izan ziren parte hartzen, Canadatik, Belgikatik, Frantziatik, Suitzatik, Ukrainiatik, Dinamarkatik, Letoniatik, Errusiatik... Unai Aranzabalek tropeleko esprintean, 4. posturako lehian, hesien kontra itxi zuten eta ezin izan zuen behar bezala esprintatu eta Kepa Varelak bere lana bikain burutu ondoren azken kilometrotan minutu batzuk galdu zituen tropelarekiko.
Bi txirrindulariak pozik agertu ziren egindako lanarekin eta jasotako esperientziarekin, profesionalekin lotsa gabe korritzeko balio dutela erakutsi dute biek. Lokatza Ziklismo Eskolan hasitako bi txirrindulari hauek, bi lasterketa hauetan bere etorkizunerako garrantsitsua izango den teknika eta esperientzia jaso dute. Izan ere Euskal Herrian aurkitzen ez duten ibilbide motak izan dute, eta hemen, aurkitzen ez duten parte hartze maila aurkitu dute. Bi lasterketa hauetan, ibilbide lauetan eta muino txikietan bikain ibiltzen diren txirrindulari garai eta gihartsuen kontra egin dute eta konturatu dira, txirrindularitza ez dela mendate gogorretan gora ibiltzea solik, badaudela beste ibilbide mota batzuk eta beste txirrindulari mota batzuk, eta guztietan ibiltzen ikasi behar dela. Horretan Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoak lan bikaina egiten du Gipuzkoa-Moyua proiektuarekin
Idatzi artikulu bat