Internet bidez jarraipena
Antolaketak jakitearaztea nahi du Tourraren jarraipena, porraren
puntuak eta sailkapenak eta zaleen komentarioak Lokatzaren blog-aren bitartez(
www.goiena.net/blogak/lokatza ) edo
Nahikariko web-etik ( www.nahikari.com )
jarraitu daitezkeela . Gainera, 2 egunetik behin, behin behineko
sailkapena duten zerrendak banatuko dira porra entregatu daitezekeen
tabernetan.
Bildutakoaren %90-a sarietan banatuko da eta %10-a Ziklismo
Eskolaren aktibitateentzat bideratuko dira. Aurreko urtean, 377 apostu izan
ziren eta urtetik urtera apostu kopurua igotzen doala eta aurten errekorra
lortzeko bidea dagoela adierazi du antolaketak << Nahiz eta hori ez den
gure helburua, aurreko urteko zenbakiak nahikoak dira guretako, gure nahia
uztaileko hilabetean txirrindularitza guztion ahoan izatea da>>
2008-eko garaileak, Jesús Gardoki, José Ramón Peña eta Txurro izan
ziren, hiru zerrendak Antzuolan bete zirelarik. Aurreko urteko garaileak 3.770
euroko saria eraman zuenhurrengo txirrindulariei esker: Evans, Popovych, Carlos
Sastre, Cancellara, Andy Schleck, Frank Schleck, Samuel Sánchez, Valverde,
Kirchen, Cavendish, Hushovd, Menchov, Freire, Zabel eta Ricardo
Riccó.
Erantzunak
Nork: Patxi.2009/07/07 09:15:04.062 GMT+2
Nork: .2009/07/07 09:43:17.617 GMT+2
Nork: aitz.2009/07/07 10:18:56.179 GMT+2
Nork: .2009/07/07 12:07:37.128 GMT+2
Nork: aitz.2009/07/07 12:13:02.596 GMT+2
Gaur Diaro Vasco-k ekartzen zebanez, biharko egongo dala dana esaten dau. 430 porra inguru iñ homen die...eta ez da lan makala izango datuak sartzia...
Nork: Iñigo.2009/07/07 14:34:21.318 GMT+2
Nork: dibaxat.2009/07/07 22:01:29.331 GMT+2
Nork: .2009/07/17 12:10:04.926 GMT+2