Bitxikeri bezala, esan behar 3 sarituak Antzuolarrak izan direla, eta beste bitxikeri bat ere izandugula aurtengoan, zeren; bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuak puntu berdiñak lortu dituztela, naiz eta arauak garbi azaltzen duen bezala, berdinketa apurtzen duena; autatutako txirrindulariek lortutako lehen postuak adierazten dute, ta horrela TXUSPIS III izenpean betetako Arrasatearrak, saririk gabe gelditu dira, beraien txirrindulariek ez dutelako lehen posturik, eta bestalde J.R. PEÑA ta TXURRO izenarekin betetakoak 2 lehen postu dituzte bakoitzak.
Irabaslea, JESUS GARDOKI izan da 1244 punturekin ta 3770 euro bereganatu ditu

ta bere atzetik lehen aipatutako J.R PEÑA

ta TXURRO 1207 puntu lorturik eta bakoitzak 1508 euroko txekea jaso dutelarik.

Sari banaketa astelehenean (uztailak 28) egin genuen Bergaran, Usoa taberna inguruan, ta horretarako Markel Irizar Euskalteleko Txirrindularia, ta bere taldeko Zuzendaria den Jon Odriozola izan genituen gurekin.
Sari emateaz aparte, Tourrari, Euskalteleko kideen erantzunez, DOOPINGari ta Españako itzulian parte hartu lezakeen txirrindulariei buruz, bere iritziak eman zizkiguten.
Benetan eskertzekoa ta txalotzekoa bi hauen portaera. ESKERRIK ASKO

Ekitaldia; laburra ta xumea izan zen bainan aldi berean polita; parte hartu zutenen iritziz behintzat Bertara inguratu ziren, sarituen famili, lagun eta beste hainbat herriko zaletuei, ardo pixka bateskaini genien ta giro ederrean eman genion bukaera

Hemendik, gure ZORIONAK irabasleei; eskerrak parte hartu duzuen guztiori ta animoak datorren urtean ere laguntza eskeiniz, egin nahi duzuen denori. Beste bat arte ta bitartean ondo izan
LOKATZAKO TOUR PORRAKO ANTOLATZAILE TALDEA
Idatzi artikulu bat