Hauen gandik 10 segundura pelotoia heldu da, bertan, Sumofic taldeko Aristi, Laskurain, Retolaza, Lizarralde eta Orobengoa sartu dira. Eneko Lizarraldek lokatza taldeko lehen urteko kadeteen saria jaso du eta Laskurainek, bigarren urtekoen saria.
Lasterketa abiadura handiaz egin dute txirrindulariek. Gogotsu ekin eta amaitu dituzte lasterketak zituen 72 kilometroak. Lasterketa erdi inguruan, Osintxutik pasatzen hari zirela, Aviron baionaiseko bi txirrindularik lortu dute tartea zabaltzea pelotoiarekiko. Oñatiko azken itzulia egiten hasi aurretik, Loic chetout lapurtarrak bere ihes kide eta talde kidea atzean utzi du, eta bakarrik aurrera egin du. San Prudentzion beste sei txirrindulari batu zaizkio eta hauek helmugaraino iritsi dira. Aipatu beharra dago, Aitor Laskurain ihesalditik metro gutxira geratu dela eta azkenik, etsi egin behar izan du
Idatzi artikulu bat