2008/10/22 09:48:39.952 GMT+2
Pedalaren eguna
Lokatza Ziklismo Eskolak, taldetik pasa diren txirrindulari eta zuzendariekin afaria antolatu du hurrengo Azaroaren 22-rako (Larunbata) Agorrosin tabernan.
Afariaren aurretik, arratsaldeko 7etan, Agorrisineko proiekzio gelan hurrengo urtera begira dauden proiektuak aurkezteko hitzaldia izango da. Taldeari esku bat botatzeko prest dagoenari (bakoitzak ahal duen dedikazio mailan; kruzeak, kirol zuzendari, antolaketan...etab) bertara etortzeko gonbidapena luzatzen diogu, gure asmoez informatzeko eta elkar kontaktuan jartzeko. Taldearen inguruan proposamenik edo galderarik eduki ezkero bertan azaldu daitezke.
Hitzaldia amaitu ondoren, iluntzenko 8ak inguruan, poteoari emango diogu hasiera Agorrosineko tabernan (inicio avituallamiento).
Gaueko 9etan afariari ekingo diogu sabela ondo bete arte.
Eskertuko genuke ahalik eta azkarren zuen asistentzia konfirmatzea, sukaldariek dena behar den bezala antola dezaten.
Afariaren inguruko informazioa (kontu korrontea, epe amaiera..) dokumentuan aurkitu dezakezue.
Afarian elkar egongo garelakoan,
Lokatza Z.E.
Nork: lokatza.2008/10/22 09:48:39.952 GMT+2
Etiketak:
afaria
lokatza
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Osondo egon zan afarixa ta geroko pedala ere. Ea aurrera ateratzen diren proiektu berri guztian denon laguntzarekin.
Txarlan proiektatutako gidoia blog-era igutzea ondo legoke.
segi gogor
Nork: ion.2008/11/24 12:40:20.126 GMT+1
Kaixo Ion,
hurrengo lotura lor dezakezu hitzaldiko gidoiaren power pointa:
http://www.box.net/shared/rb1f5sapba
Nork: Lokatza.2008/12/01 21:39:21.065 GMT+1