
Osintxuko zirkuitoaren prestatze lanak.
Atzo, urtarrilak 3, Osintxuko herritar talde bat eta lokatzako kideak larunbateko zirkuitoa markatzen aritu ziren auzo lanean. Estakak ipintzeaz gain, lurzorua garbitu zuten txirrindualriek zulaketarik egin ez dezaten lasterketaren egunean.
Bestalde, Txikirriko eta Oregiko zelaiak banatzen dituen errekatxoak buru hauste ugari ekarri dizkie antolatzailei, izan ere ez bait dago biderik bi zelaiak elkartzeko. Irtenbideak bilatu nahian, beste lasterketa batzutako antolatzaileekin hitz egin zen. Azkenik, errepideko afizionatuen Legazpiko Santikrutz Klasika eta desagertutako Telleriarteko Ziklokross internazionalaren antolatzaile den Sebas Legazpiarrak, Telleriarteko lasterketan erabiltzen zen egurrezko zubia eskaini zuen Lokatzakoei. Zubia gabon aurretik ekarri zen Osintxura eta atzo montatu zen bi zelaiak elkartuz eta arazoa ekidinez.
Lokatzak atzo auzo-lanean ibili ziren guztiei eskerrak eman nahi dizkie
Idatzi artikulu bat