
Atzo urtarrilaren 4ean, Ormaiztegin kadete mailako lasterketan, Mikel Aristi (Sumofic - Lokatza) izan da garailea. Lasterketa ziraragarria izan da, lehen itzulitik, boskote bat osatu da aurrealdean eta bertan izan da Mikel, arazo mekanikoak eta guzti. Aurtengo denboraldian, Orion hasi zuen eta ordutik emaitza bikainak lortzen hari da, horren adierazle, Euskadiko Txirrindularitza Federazioko txapelketako sailkapen orokorreko behin behineko 5 postua da. Horretaz gain, datorren asteburuan, Osintxun eta Itsasondon, Euskadiko selekzioarekin lehiatuko da, Espainiako Txapelketarako lekua bilatuz. Baina ez da abilte on bakarra izan. Gazte mailako txirrindulariek, taldeka, bigarren postua eskuratzea lortu dute
Idatzi artikulu bat