
Kadete mailako lasterketa gogorra izan zen, eraso ugari egon bait ziren proba osoan zehar, 5 txirrindulariz osatutako taldetxo bat sortu arte. Bertan, lelengo urteko kadetean den Mikel Aristi zegoen, eta azken kilometroetan taldetik alde egitea lortu zuen. Atzetik Xabier Perezek arrapatu zuen, baña sprintera indar gabe heldu eta Mikelek azken metrotan aurreratu zuen Andoiango taldeko txirrindularia.
Hau, Lokatza Ziklismo eskolak aurten lortu duen lehen garaipena izan da eta dirudienez txirrindularien sasoia goraka dator. Ea nola moldatzen diren gelditzen diren lasterketetan!
Idatzi artikulu bat