Kaixo txirrindulari ta PORRA zaleoi;
Azken
urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere LOKATZA Txirrindulari Eskolako taldea,
TOUReko PORRA antolatzen ari gara.Dakizuenez;
datorren larunbatean uztailak 3, abiatzen da Rotterdamen aurtengo
lasterketa.
22 talde
esberdiñetako txirrindulariak izango dira parte hartzaile, ta hasierako
"Prologo"arengandik aparte beste 20
etapa burutu beharko dituzte; uztailaren 25ean Pariseko Helmugara iritsi
aurretik.
PORRAko
baldintzak, betiko berdiñak izango dira:
Bakoitzak 15
txirrindulari aukeratu beharko ditu,ta horretarako prestatutako apostu papera
igandeko ordubiak aurrez
entregatu
beharko dira jarritako postuetan.
Azken
egunean Puntu gehien lortzen duena izango da irabazle.
Porrarako
orriak jaso ta entregatu, honako tokitan egin daiteke:
ANTZUOLAn
>> ALTZARTE Gozodenda. 943 766294
KAXETA ere urtero
legez hor izango duzue, berari eman nahi izanez gero
BERGARAn
>> USOA taberna 943 763857
DEPORTIVO
Taberna 943 760151
AVENIDA
Taberna 943 762046
Larunbatean goiz eta
arratsaldez; Irala kalean, mahai bat jarriko dugu, edozein Informazio
jaso eta apostuak bete nahi
duenentzat.
Igandean; Antzuola zein
Bergaran; San Martzialen ere bete ahal izango dira apustuak
eguerdiko orduabiak
aurretik.
Porrako
zailkapenak eta gora beherak, Blog honetan jarraitu ahal izango
duzue.
Aposturako
Informazio zehatzagoa, papera jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango
duzue
Informazioa
ematen jarraituko dugu; eta oraingoz, hemendik gure ANIMOak parte har
dezazuen.
Laister
arte
LOKATZA T.E.
ko Porra Antolaketa Taldea
Erantzunak
Nork: Patxi.2010/07/02 12:04:02.523 GMT+2
e-postaz jaso
Nork: Lokatza.2010/07/03 09:37:17.216 GMT+2
Nire taldeetako baten akats bat dago, webgunean beste ziklista bat agertzen da-eta. Nora idatzi dezaket edo nora dei dezaket konprobatzeko?
Nork: joni.2010/07/06 23:15:27.665 GMT+2
Nork: Lokatza.2010/07/07 10:10:01.894 GMT+2
Aupa,
Zergatik dago "Patxivi justizia Juandoc Gallastegi" porra x-ez betea?
Eskerrik asko,
Iñigo
Nork: iñigo.2010/07/07 19:53:12.121 GMT+2
eskerrik asko
Nork: lokatza.2010/07/08 10:43:38.954 GMT+2