Joan den asteburuan, Sumofic - Lokatza ZEko txirrindulari gazteak, ziklo kros denboraldiari ekin diote. Euskal Herrian lasterketak urriaren 5an hasi ziren Muskiz herrian ospaturiko lasterketan, hala ere, Lokatzako txirrindulariak, errepidean ibili ondoren eta merezitako atsedena izan ondoren, aste honetan hasi dute denboralida. Gustira 7 gaztek hartu dute parte Orioko eta Zornotzan ospatu diren lasterketetan. Kadete mailan eta ziklo krosean lehen urtea eginez, Hodei Orobengoa eta Mikel Aristi. Gazte mailan aldiz, Xabier Aranzeta, Ion Rivero eta Unai Retolaza, iazko esperientzia errepikatuz, eta Unai Martinez eta Anartz Garcia lehen urtea belardian lehiatzeko prest.

Orioko lasterketan, Mikel Aristi eta Hodei Orobengoak bergararrak, hirugarren eta hemezortzigarren postua lortu dute hurrenez hurren, kadete mailako lasterketan. Biak ala biek, lasterketa bikaina burutu dute, izan ere, beraiendako lehen lasterketa izanik, irteeran atzealdean irten behar izan dute. Hala ere, atzetik aurrera bikain egin dute biek. Esperientziarekin gustura geratu dira biak, asko gosatu dute lasterketarekin eta beraiendako modalitate berria izan den lasterketarekin.
Gazte mailan, Xabier Aranzeta 17, Anartz Garciak 30, Unai Retolaza 33 eta Ion Rivero 34. Aranzetak eta Riverok, ia itzuli oso bat egin behar izan zuten korrika, arazo mekanikoak medio. Guztiek gustura amaitu zuten lasterketa, nahiz eta arazo mekanikoak eduki, izan ere, lasterketak sortzen duen giroa paregabea da.
Domekan Zornotzan ospatu den lasterketan, kadete mailan, Mikel Aristik 8. postua lortu du, araso fisikoak medio eta Hodei Orobengoak 21. postua bisperan eginiko esfortzutik ondo errekuperatu direla erakutsiz.
Gazte mailan, Ion Riverok, atzetik aurrerako lasterketa egin ondoren, 14. postua lortu du, lasterketa idartsu amaituz. Unai Retolazak iztuli bat oinez egin ondoren, arazo mekanikoak medio, erritmo ona mantentzea lortu du 32. postua lortzeko.
Beste alde batetik, aipatzea, aurten ere debagoiendar ugari hari direla ziko krosean parte hartzen. Oñatitik, Ander Altube eta Iker Mugarza, gazte mailan. Zigor urain, Iñigo Roldan eta Felix Zugasti arrasatearrak elite mailan. Ione Mujika elgetarra emakume elite mailan eta aurrez aipaturiko Sumofic - Lokatza Ze taldeko txirrindulariak.
Orain arte, emaitza bikainak lortu dituzte debagoiendarrek. Pobesen Ander Altubek lasterketa irabazi zuen. Karrantzan Ione Mujikak berdina egin zuen. Garaipen hauez gaizn, lenhenengo hamarretan lortutako postuak badaude. Zigor Urainek, Iñigo Roldanek, Ione Mujikak, Ander Altubek.
Idatzi artikulu bat