Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/31 18:46:40.219 GMT+2

Lander Aperribai Giroan

Lander Aperribai, Euskalteleko txirrindulari Donostiarra (Bergaratar baten semea) Italiako Giroa utzi behar izan du Plan de Coroneseko krono-igoeran kontrolez kanpo gelditu ondoren.

Aperribay


Aurtengoa, Giroan izan duen lehen partehartzea izan du eta hauek dira e-mailez bidalitako bere hitzak proba utzi ostean, Giroan izan duen gorabeheren iritzia kontatuz .

 “Egia esateko pena izugarria daukat nire lehenengo Giroa bukatzeko 5 etapa falta direla proba bertan bera utzi beharraz. Aitortu behar dut azkeneko 2 mediko etapak oso gogorrak izan direla eta indarrez oso justu nengoela… Krono-igoeran indarrak gordetzen joan nintzen, esan dudan moduan oso nekatuta bait nengoen, eta azkenean 6 txirrindularik amaitu genuen kontrolez kanpo. Etapa askoz azkarrago ezin izango nukeen egin, beraz lasai egon behar dut eta egoera onartu.
Jo!! 8 etapaz saihetsa apurtuta izan dudala korritu ondoren eta ia molestiarik gabe nengoenean, krono-igoera baten bota naute!!
Bueno, orain Giroan egindako  esfortzuak errekuperatu behar ditut, eta gero ahalik eta hoberen denboraldiko bigarren zatia prestatuko dut, ea kontratua berritzeko merituak egiten ditudan!!
  Eskerrik asko zuen animoengatik eta barkamenak eskatzen dizuet Giro izugarri hau bukatu ez izanagatik!”

Nork: lokatza.2008/05/31 18:46:40.219 GMT+2
Etiketak: giro lander | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak