Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/06 10:35:24.112 GMT+2

Kepa Varela Italian Gipuzkoa-Moyuarekin

Pasaden astean, irailaren 30ean eta erenhegun urriaren 4ean Kepa Varela (Cafés Baque) bergararra Gipuzkoa-Moyua gipuzkoako txirrindularitza selekzioarekin Italian aritu da korritzen.




 Lehendabiziko lasterketa Ruota D'Oro izan zen Toskana Terranuova Bracciolini herrian. Lasterketa UCI 1.2 mailako 167 kilometroko lasterketa zen. Ibilbidean 4 muino puntuagarri zeuden eta beste bi puntuagarriak ez zirenak. Partehartzaileen artean Errusia, Frantzia, Croazia, Eslovenia, Uzbekistan, Kazajistan eta Italiako txirrindulariak zeuden. Talde asko kontinental profesional mailako taldeak ziren eta guztira 185 txirrindularik hartu zuten irteera.
 
Italiako lasterketan gertatzen den bezala, hasiera zistu bizian izan zen eta hasierako erasoetan ibili zen Varela gipuzkoarren interesak babezten. Kepak hainbat ihesaldi txikitan sartzea lortu zuen, baina etzuen ihesaldi erabakigarrian sartzerik izan. Azkenik bere lana bikain burutu ondoren 120 kilometroan italian ohitura den bezala tropelarekin kontaktua galdu bezain laster epaileak lasterketatik at utzi zuen bere zihoan taldea, tropeletik minutu eskaseko atzerapena zutelarik. Hala ere gustura agertu zen Kepa, izan ere lasterketa oso gogorra suertatu zen, gogortasun horren adierasle bezala lasterketak izan zuen batazbestekoa 44,200 kilometro ordutik gora izanik. Beste datu aipagarri bat, irteeran ziren guztietatik 78k soilik lortu zuten helmuga gainditzea. Gipuzkoa-Moyuatik Julen Gonzalez Beasaindarrak eta Garikoitz Zabaleta Hernaniarrak lortu zuten helmugara heltzea.
 
Lehen lasterketa lehiatu ondoren, Gipuzkoa-Moyuak Toskanatik Comoko laku aldera jo zuen, urriaren 4an Piccolo Giro de Lombardia korritzeko. Lasterketak 174 kilometro luze zituen, Novedraten hasi eta Como herrian amaitu. Hau ere UCI 1.2 mailako lasterketa zen eta hemen ere Toskanan aurkitu zuten talde asko zeuden eta AG2R azpi mailako taldeak bezalako txirrindulariak batuz. Lasterketa honetan 162 txirrindularik hartu zuten parte eta 49rik bakarrik helmuga gainditzean horien artean 5 gipuzkoar eta bertan Kepa Varela bergararra.
 
Lasterketa honetan, gipuzkoarrak lasterketa benetan polita egin zuten, eta Kepa Varela ez zen aparte izan. Lasterketa abiadura handian hasi zuten txirrindulariek eta eguneko ihesaldian 3 gipuzkuar sartu ziren, Kepa Varela bertan zelarik. Tropelean, Filmop, Bergamasca, Palazzago bezelako talde indartsuak hasi ziren erritmoa jartzen eta Gishalloko lehenego maldetan harrapatu zuten ihesaldia. Madona del Gishallo (hemen guretzan Dorletako Ama dena, han Madona del Gishallo) paretik pasatzean Kepa gizon indartsuenetik segundu gutxira pasa zen. Maldan behera eta hurrengo mendatea Colma di Sormano bitartean taldean sartzea lortu zuen. Azkenik helmugan Varelak bere taldekide izan diren Julen Gonzalez, Garikoitz Zabaleta, Beñat Urain eta Aitor Ocamposekin batera iristea lortu zuen 29º portua lortuz. 
 
Gipuzkoa-Moyuari esker gipuzkoarrek eta kasu honetan Kepak, aukera bikaina izan dute lasterketa garrantsitsuak lehiatzeko eta pasaden astean gertatu bezala Gishallo edo Como bezalako lekuak ezagutzeko, txirrindularitzan hain ezanguratsuak diren tokiak izanik.
 

Nork: lokatza.2008/10/06 10:35:24.112 GMT+2
Etiketak: italia varela | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak