Atzo ekainaren 4an, Gervais oroitzarrea elite eta hogeita hiru urtez azpikoentzat eta Jose Larralde oroitzarrea gazte mailakoentzat (Gipuzkoako bakarkako erlojuaren kontrako txapelketa) ospatu zen Aizarnazabal herrian
. Bertan izan ziren, ibarreko Xabier Aranzeta (Sumofic - Lokatza ZE) antzuolarra eta Xabier Arnaiz (Ulma- Aloña
Mendi KE) oñatiarra gazte mailako lasterketan parte hartzen. Aranzetak
zazpigarren postua eskuratu zuen
Irabazlea, Zestoako Gorka Olaizola (Viveros San Anton – Zumaiako TE) izan zen 21’24” ko denborarekin eta podiuma osatuz, Alain Iglesias (Puertas Diproca – CC Irunes) eta Ion Urtizberea (Puertas Diproca - CC Irunes) txirrindulariak izan ziren. 21’30” eta 21’54” denborarekin hurrenez hurren.
Aurten lehenengo aldiz emakumeak ere hartu dute parte proba honetan. Bertan izan ziren Irene San Sebastian (Debabarrena – Kirolgi) eta Ana Usabiaga (Tolosa FC). Azkenik txapela San Sebastianen aldekoa izan zen.
Ibilbideak 15,5km luze zituen Aizarnazabal eta Zumaiako Korta poligonoaren artean. Ez zuen aparteko zailtasun handirik, ala ere, helmugako azken aldapak, asko sufriarazi zituen txirrindulariak eta batek baino gehiagok segundo politak galdu zituen bertan.
Gazte mailako txirrindulariak ez dute aukerarik izaten horrelako probetan parte hartzeko, beraz, bientzat esperientzia polita izan da eta etorkizunari begira, oso esperientzia aberasgarria.
Elite eta hogeita hiru urtez azpiko lasterketan ere ibarreko partaidetza zegoen. Guztietan onena, Gurutz Larrea (Bidelan) antzuolarra bosgarren postu orokorra eta laugarren hogeita hiru urtez azpikoen artean. Hurrengoa Unai Aranzabal (Bidelan) bergararra zortzigarren sailkapen orokorrean eta seigarren hogeita hiru urtez azpikoen artean eta hamargarren postu orokorra lortuta eta eite mailan podiumeneko hirugarren postua lortuta, Kepa Varela (Cafes Baque) bergararra.
Lasterketan Asier Maeztu (Bidelan) Donostiarrak nagusitasun handia erakutsi zuen 27’26”ko denborarekin. Maeztuk Joko Olinpiarretan brontzezko domina lortuta da taldekako jazarpenean eta atzo bosgarrenez gailendu zen Gervais oroitzarrean. Bigarren Ion Izagirre (Debabarrena – Kirolgi, 28’22”) geratu zen eta hogeita hiru urtez azpikoetan txapela lortu zuen. Hirugarren Garikoitz Bravo (Azpiru – Ugarte, 28’39”) eta laugarren Andoni Blazquez (Bidelan, 28’44”) izan ziren, eta gainera hogeita hiru urtez azpikoen podiuma osatu zuten. Elite mailan, Asier Maezturen ondoan, Jose Antonio Larrea (Azpiru-Ugarte) eta aurrez aipatutako Varela bergararra izan ziren, bigarren eta hirugarren.
Nagusien lasterketa 22 kilometrora luzatu zen. Hasieran Aizarnazabaletik Iraetaraino joan behar zuten eta bertan itzulia egin ostean Aizarnazabalera itzuli eta jubenilek egindako ibilbidera bera egin behar izan zuten.
Maila honetan ere, lehenengoz, gazte mailan gertatu bezala, emakumeak izan ziren parte hartzen lehenengoz, Gervais oroitzarrea ospatzen hasi zenetik. Bertan izan ziren, Maria Gallastegi (Debabarrena-Kirolgi), Leire Olaberria (Cespa Esutrak) eta Mireia Epelde (Bizkaia Durango) taldeko txirrindulariak. Hiruretan azkarrena, Olabarria izan zen, abuztuan Joko Olinpiarretan, puntuaketa proban, izango den txirrindularia 23’21” ko denborarekin. Bigarren Mireia Epelde 24’13” rekin eta podiuma osatuz Maria Gallastegi 24’22” ko denborarekin. Emakumeek kasu honetan, gazte mailakoek egindako ibilbide bera burutu behar izan zuten.
Atzo Aizarnazabalen txirrindularitza giro polita bizi izan zen. Bergaratik ere, bertako txirrindulariak animatzera jende ugari hurbildu zen. Bertan, antzuolarrak eta oñatiarrak ere ikusi zitezkeen euren txirrindulariei animoak ematen. Gaur egun, txirrindularitza jasaten hari den egoera dela eta, herriko txirrindulari gazteak eta afizionatuak, zenbat zale mugitzen duten ikustea pozgarria da. Hau idazten duen honek behintzat, arratsalde polit bat pasa zuen, giro ezin hobean. Lasterketa profesional askok nahiko luke atzo Aizarnazabalen bizi izan zen giroa, beraien lasterketan edukitzea
Idatzi artikulu bat