Astebukaera honetan bukatzen ziren Euskal Herriko ziklokross lasterketak.
Larunbatean Lokatzako txirrindulariak Iraetan izan ziren, Gipuzkoako
Challengearen azken lasterketan parte hartzeko asmoz. Lasterketa Mikel
Elorzak irabazi zuen, Xabier Aranzeta antzuolarra ondoren sailkatuz (2.) eta
Aitor Laskurain 9. postuan izan genuen. Ander Altube Oñatiarrak ezin izan
zuen parte hartu gaixo bait zegoen, eta Aranzetak, lortutako puntuekin,
Gipuzkoako Challengearen amaierako sailkapenean Altube pasatu zuen. Beraz,
hau izan da amaierako sailkapena:
1.- Mikel Elorza - Corrugados Azpeitia 48 puntu
2.- Xabier Aranzeta - Sumofic 36 puntu
3.- Ander Altube - Ulma 34 puntu
........................................
8.- Aitor Laskurain -Sumofic 11 puntu
Bestalde, Xabier Aranzetak gaur ere (Igandea) ziklokrossean parte hartu du,
Ispasterreko proban konkretuki. Antzuolakoak emaitz bikaina lortu du,
laugarren bukatu bait du denboraldiko lasterketa garrantzitsu honetan
(Ispaster nazioarteko maila du eta gainera mundialerako aurre proba da, non
espainikao selekzionadoreak mundialera dijoazen txirrindulariak autatzen
ditu). Lasterketa honekin amaitutzat eman dute ziklokross denboraldia
Lokatzakoek, errepidekoa buru belarri prestatzen jarraitzeko.
Erantzunak
Aupa Lokatza!
Errepideko denboraldixari hasiera emoteko era ona. Animo txirrindularixei, datozen hotzekin animuak biharko ditxuzte eta!
Nork: Ion.2007/01/24 18:19:23.110 GMT+1
Eskerrik asko informazioagatik.
Eli
Nork: Eli.2007/01/25 08:35:18.070 GMT+1
Ba nik dakidanez, Xabier ez da pilotan aritu (eskolarretan izan ez bada, bentzat) baña bai futbolean inguruko gazte askok eginten duten moduan. Aurreko urtean futbola utzi eta txirrindularitzara pasada buru belarri, azken emaitzak erakusten duten moduan.
Nork: Iñigo Larrañaga.2007/01/26 01:41:44.114 GMT+1
Nork: Janire.2007/01/27 14:08:32.277 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/janire/
xxabier arantzeta txirrindulari on bat da gipuzkoako onenetarikoa eta 2 karrera irabazi xok makina da
Nork: iñaki.2007/04/24 21:32:13.290 GMT+2
liberty
Nork: jon.2007/06/22 15:16:35.202 GMT+2
lasku
Nork: jon.2007/06/22 15:16:36.952 GMT+2
lasku
Nork: jon fernandez .2007/06/22 15:19:13.154 GMT+2
jontxu
Nork: jon .2007/06/22 15:22:17.621 GMT+2
jontxu