.
Lasterketak 85 kilometro luze zituen, eta txirrindulariek Itziar bi alditan, hasierako eta bitarteko kilometroetan eta Kalbarioa, helmugatik 8 kilometrora igo beharra izan zuten. Itziarreko lehen pasaeran, tropel handi batek pasa zuen buruan eta Itziarreko ondorengo hiraganaldian, hirukote batek pasa zuen buruan, 40 segundo eskaseko aldearekin. Hala ere, Mutrikura heldu zirenerako eta Kalbarioa igotzen hasi zirenerako, pelotoiak bat egin zuen ihes egindako hiru txirrindulariekin eta bertatik, Aloña Mendi taldeko Arnaiz eta Lokatza Z.E.-ko Aranzeta nabarmendu ziren beste guztien gainetik. Jeitsieran, hauek biei, Eneko Garcia batu zitzaien, eta Debako kaleetan, esprint estu baten ondoren, oñatiarra izan zen irabazlea bere nagusitasuna erakutsiz, Aranzeta hirugarren izan zelarik.
Biak pozik agertu ziren, Aranzetak lehen urtea du jubenil mailan eta dagoeneko bere burua erakuzteko habildadea erakutsi du gazte maila honetan. Arnaizendako aldiz, bigarren urtea da, eta iaz, garaipena lasterketa askotan eskura izan ondoren, aurten, Deban garaile izatea lortu du.
Idatzi artikulu bat