2008/11/26 17:24:48.450 GMT+1
Debagoiendarrak Bikain
Joan den asteburuan ere, ziklo kros lasterketak ospatu dira, eta berauetan, gureak protagonista izan dira. Hain zuzen ere, Asterrian (Bizkaian) Euskadiko txirrindularitza federazioko Spiuk sarirako puntuagarria izan den proba ospatu zen eta bertan, gazte mailan, Ander Altube (Ulma-Aloña Mendi) tadeko txirrindularia izan zen garailea. Bigarrenari ia minutuko aldea ateratzea lortu zuen, bertan izan zuten zirkuitu lokaztuan. Denboraldiko garaipen honi ezker, Spiuk sariko sailkapeneko bigarren postura igo da, Fonara taldeko Xabier Portillo liderrarengandik 2 puntu eskasera.
Domeka goizak baina, ez zuen emaitza positibo bakarra ekarri, izan ere, Asterriako lasterketa berberean, gizonezkoen elite mailako lasterketan Iñigo Roldan (CDR bizikletak) laugarren postua eskuratu zuen, David Secok irabazitako lasterketan. Bederatzigarren postuan, lasterketa berberean, Zigor Urain (CDR bizikletak) arrasatearra izan zen.
Beste alde batetik, Asturiasen, Navia herrian Espainiako Koparako puntuagarria izan den lasterketa ospatu zen. Emakume elitetan, Ione Mujika (AD Subconjuntos) elgetarrak hirugarren postua eskuratu zuen Rocio Gamonalek irabazitako lasterketan. Ala ere bigarren postua esku-eskura izan zuen, hiruko esprint batean baina, ezin izan zuen Rosa Bravo garaitu, bai ordea, Isabel Castro galiziarra.
Espainiako Koparako puntuagarria izango den hurrengo proba, Osintxun egingo den Soraluze E.KOOP. sari nagusia izango da, eta bertan, debagoiendarrak, goreneko postuetan ikustea espero da, estatuko txirrindulari onenen aurka lehiatzen.
Nork: lokatza.2008/11/26 17:24:48.450 GMT+1
Etiketak:
debagoiena
zilokross
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat