Ondorengo lasterketa, gazte mailako mutilak eta elite emakumeak hartu dute parte. Bertan Jone Mujika (AD Subconjuntos - Elgetako T.E.) elgetarrak emakumetan lasterketa irabaztea eta aldi berean Gipuzkoako txapeldun izatea lortu du. Era berean Ander Altube (ULMA – Aloña Mendi) Oñatiarrak hirugarren postua eskuratu du gazte mailako lasterketan eta horrekin batera, Gipuzkoako azpi-txapelduna izan da.

Goizeko azken lasterketa, elite mailako gizonezkoak izan dira. Lasterketako garailea David Seco busturiarra izan da. Gure ordezkariak baina, bikain lehiatu dute, eta horren adierazle, Iñigo Roldan (CDR bizikletak) arrasatearrak Gipuzkoako txapelketan lortutako hirugarren postua izan da.
Idatzi artikulu bat