Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/04 08:58:25.397 GMT+2

Asteburu borobila lokatzako gazteendako

Maiatza bikain hasi da Sumofic - Lokatzako txirrindulariendako, taldeak dituen hiru maila ezberdinetan garaipena lortu dute gazteek. Ostiralean, maiatzaren 1ean, Bergaran Altos Hornosen ospatutako kadete mailako lasterketan jokoan zeuden sari guztiak eskuratu zuten txirrindulariek. Garaipena, Eneko Lizarralde bergararrak erdietsi zuen, bigarren Mikel Aristi taldekidea izan zelarik. Baina ez zen Sumofic - Lokatzako garaipen festa bertan amaitu izan ere, tarteko helmugak Mikel Aristirentzat izan ziren eta eguna borobiltzeko talderik onenaren saria jaso zuten kadeteek, langilearen egunean lan bikaina egin ondorengo emaitzak lortuz.
 
Lasterketan hamarreko talde batek egin zuen ihes eta bertan egon ziren Eneko Lizarralde eta Mikel Aristi. Helmugarako kilometro gutxiren faltan Enekok erasoa jo zuen taldetik metro batzuk hartuz eta atzetik Aristi taldekideak kontrol lana eginez, taldeko lan oso ona brutuz. Aipatzeko ere, Hodei Orobengoa eta Etxabe anaiek egindako lasterketa, beraien lanak taldeko saria eman zioten eta.
 
Asteburu luze hau bikain hasi zen ostiralean eta bikain jarraitu zuen larunbatean, eskola mailetako lasterketan Maria Cid bergararrak, alebin mailako lasterketa irabazi zuen, beste behin denboraldi honetako dominatzailea dela erakutsiz, aurten jokatu diren lasterketa guztietan garaile irten baita.
 
Larunbata eta igandea bitartean, jubenilek Mendiko Kriteriuma korritu dute Lazkao eta Segura artean, Challenge formatuan ospatutako txapelketa izan da, non lasterketan lortutako postuaren arabera puntuan banatu eta bi etapen artean gehien batzen zituenak, Kriteriuma irabaziko zuen. Bada, larunbatean Lazkaon hasi eta Lazkao mendin amaitu zen lasterketan Xabier Aranzeta antzuolarra izan zen garailea.



 Lasterketa hasieran sortu zen ihesaldian Unai Retolaza sartu zen eta atzetik sortutako bigarren ihesaldi batean Xabier Aranzeta sartu zen. Azkenik atzekoak aurrekoak harrapatu ondoren, Lazkaomendiko maldetan Aranzetak indartsuena zela erakutsi zuen. Horrenbestez lider maillota jastea lortu zuen mendiko sariarekin batera. Lokatzak, Ander Telleria, Ion Rivero, aipatutako Xabier Aranzeta eta Unai Retolaza eta zulatua izan zuen Anartz Garcia izan zuen irteera eta guztiek lortu zuten helmugara heltzea talde lan ikaragarria egin ostean.
 
Aldiz igandean, Seguran ospatutako lasrterketan, Sumoficeko txirrindulariek lan eskerga egin ondoren lidergoa defendatzeko, sailkapen nagusiko hirugarren postuarekin konformatu beharra izan zuten, Sumofic taldearendako asteburu ezin hobea borobilduz. Aipatu beharra dago, kriterium honetan, taldeak bikain erantzun duela eta horren adielazle Aranzetak lortutako garaipenean eginiko lana eta bigarren etapan guztiek, bakoitzaren aukerak baztertu eta lidergoa defendatzeko jarritako borondate guztia

Nork: lokatza.2009/05/04 08:58:25.397 GMT+2
Etiketak: gazte lokatza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak