Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/08 15:20:02.006 GMT+2

Astebukaera borobila Lokatzakoentzat

Larunbat goizean Tolosan kadete mailako Amarozko XII. Saria izan genuen. Lasterketak 50 kilometro zituen eta Altzo bi aldiz igo beharra zegoen. Altzo lehengoz gaina egin ondoren sortu zen eguneko eskapada. Bertan, Lokatzako Hodei Orobengoa (Sumofic) sartu zen, Imanol Iraola (Andoaingo), Unai Jauregi (Belca) eta Iñaki Aldanondorekin (Ampo) batera. Laukotea, Altzoko bigarren igoerara elkarrekin heldu zen eta portu erdian Orobengoak taldea apurtu zuen erasoa jo zuen. Erasoari Aldanondok eutsi zion eta gaina egiteko azken metrotan diferentzia txiki bat egin zuen besteekin. Altzo jeitsi eta gero metarako bidean laukotea berriz elkartu zen, lasterketa sprintera erabakiz, azkarrena Unai Jauregi izanez. Sumofic-eko txirrindulariek lan talde polita egin zuten, honen proba taldekako sailkapenaren garaile izan zirela da.

 
 
 Larunbat arratsaldean, jubenilen txanda izan zen. Mendaron, Euskadiko txapelketa ospatzen zen 93 km-ko ibilbidearen gainean. Hasieratik 15 laguneko ihesaldia sortu zen eta bertan Xabier Aranzeta (Sumofic) antzuolarra zegoen. Kalbarioko lehenengo igoerak lasterketa osoa apurtu zuen, eta bigarrenak berriz, lasterketa erabaki. Kalbarioko bigarren igoeran Aranzeta, Intziarte (AZetxe) eta Apalategi (AZetxe) izan ziren indartsuenak. Azken honek jeitsieran bentaja txiki baino nahiko bat lortu zuen garaipenarekin egiteko eta Euskadiko txapledu berria bihurtzeko.  Helmugan, bigarren Aranzeta izan genuen, euskadiko azpi txapelketa lortuz

Nork: lokatza.2009/07/08 15:20:02.006 GMT+2
Etiketak: lokatza mendaro | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak