
Aipatzekoa ere Jokin Etxabek lortutako 11. postua lasterketa osoan zehar aurreko postuetan ibili baitzen talde lanean.
Larunbat arratsaldean, Irun-en Gipuzkoako Eskolarteko txapelketak ospatu ziren eta Alebin-neska mailan, Maria Cid Lokatzako kidea izan genuen garaile.

Esan beharra dago korritu dituen lasterketa guztiak irabazi dituela eta bere mailan diferentzia nabariak markatzen dituela. Bestalde, Infantil-mutil mailan, Urtzi Muguruza antzuolarra finalerako sailkatzea lortu zuen lasterketa polita osatuz.
Irungo probarekin paralelo, Oñatin jubenilentzako Arantzazura igoera izan genuen. Santutegian zegoen helmugan Xabier Aranzeta antzuolarra 3. izan zen, bere egoera fisiko ona azalduz. Ekainean Gipuzkoako Itzulia du helburu eta badoa poliki poliki pedal kolpea fintzen.
Idatzi artikulu bat