Larunbat atsaldean berriz ere garaile izan genuen
Mikel Aristi (Sumofic)
bergararra
Beasaingo lasterketan. Eguenko protagonista
Leo Fournier (Cam
Bordeaux) frantzesa izan zen, izan ere ia ibilbide osoa egin zuen bakarrik ihes
eginda. Frantziarrak Liernia gaina lelengo pasa ondoren, Ormaiztegin arrapatu
zuten 7 txirrindulariez osatutako taldetxoak. Taldetxoa sprintera heldu ziren
helmugara, Aristik bere abiadura puntaz baliatuz denboraldiko bigarren garaipena
lortu du
.
Igandean,
jubenilek errepidean debuta izan zuten
Errenterian.
Ibilbide motza baina gora-beheratxua izan zuten txirrindulariek non ihesaldi
batek aurrera egin zuen, azkenik taldetxoko sprintean amaituz. Garailea
Haritz
Orbe (Farla-jaulice) bizkaitarra izan zen azkarrena.
Idatzi artikulu bat