Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/22 10:07:53.720 GMT+2

Aldaketak izango dira Soraluze E.Koop. Sari Nagusian


Azken orduko aldaketak egon dira Osintxun ospatuko den Soraluze E.Koop. Sari Nagusiko ziklo kros lasterketan. Hasiera batean, lasterketa azaroaren 9an ospatzekoa zen, baina, Behobia – Donostia lasterketa ere egun berean denez eta laguntzaile izango diren pertsona asko bertan egongo direnez, data aldatzea erabaki da. Egutegia nahikoa beteta dago Euskal Herrian eta ikusi den aukerarik egokiena urtarrilaren 10ean Espainiako Koparako puntuagarri izango den proba bat antolatzea izan da.

Mota honetako proba bat antolatzeak beste araudi klase bat du eta hasiera batean, esklusiboki emakumeendako egitea nahi zen lasterketa ezingo da burutu, ala ere, antolatzaileak, gizonek jasoko duten sari berberak, emakumeei ere ematea erabaki du. Azken hauek, lehen lasterketan korrituko dute beteranoekin batera.

Aukeratutako eguna berau izatea ere ez da kasualitatea izan, alde batetik hurrengo egunean Itsasondon ere maila berdineko proba bat ospatuko delako eta bestetik, Valladoliden ospatuko den estatuko txapelketarako astebete eskas geratuko delako. Hau dela eta, Osintxuko lasterketan partaidetza handia espero da estatuko herrialde guztietatik, asteburu berean maila altuko bi proba gertu izateak txirrindulari asko animatuko ditu eta.

Soraluze E.Koop. Sari Nagusia, elite, gazte eta kadete mailako emakume eta gizonendako izango da, baita 30, 40 eta 50 urtetik gorako gizonezko beteranoen mailarako ere.  Egun horretan, lasterketak goizeko 10:00tan hasiko dira beteranoekin eta gazte eta elite mailako emakumeekin batera, ondoren 11:00tan kadete mailako neska-mutikoak. Azken bi lasterketak, 12:00tan eta 13:00 izango dira, gazte mailako eta elite mailako gizonezkoendako hurrenez hurren.

Eskerikasko ematen duzuen laguntzagatik


Nork: lokatza.2008/10/22 10:07:53.720 GMT+2
Etiketak: sari soraluze nagusia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak