Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/24 20:51:58.619 GMT+2

Zortzi kilometroa

Bidaiak

Bidaiatzea asko gustatzen zait. Lasterketetara ere asko gustatzen zait joaten batez ere lagunekin. Lasterketen parte direlako eta bidean ongi pasatzen dugulako. Bidaia guztiak dira ezberdinak eta orokorrean politak eta dibertigarriak izaten dira. Batez ere egun horretan elkartzen garelako aspaldiko partez eta hamaika kontu ditugulako esateko. Barre ugari botatzen dugu, gai ugari ukitzen ditugu. Hasi kiroletik, politikatik igaro ostean pixka bat (beti ere giro itzelean eta haserretu gabe noski) eta etorkizuneko planak egin arte.

Ziurrenik bueltak izaten dira gogorragoak joanak baino. Lehiatu ostean nekatuta gaude, berandu izaten ohi da, gogo asko izaten dugu etxera iristeko… Baina ezin naiz kexatu egiten ditudan bidaietaz lagunekin.

Donostiara oraindik ez dakit nola joango naizen. Ziur gurasoak ikustera joango direla baina oraindik ez daukat garbi trenean joan Zumarragatik edo autoan joan Donostiaraino gero arratsaldean Gasteizera joateko zuzenean. Hori oraindik pentsatzeko daukat.

Nork: piban.2008/10/24 20:51:58.619 GMT+2
Etiketak: bidaiak donostia korrika kirolak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak