Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/08 21:00:58.205 GMT+1

Ziklokrosa, mugimendu handiko kirola

Gaur pasa den asteko Ostiraleko goienkaria ikusten Lokatza Ziklismo Eskolakoen artikulu bat irakurtzeko aukera izan dut. Bertan galdetzen dira ea gure herrian ziklokros lasterketarik ikusiko ote dugun.

Nire ustez, beraiek esaten duten moduan, kirol hau berpizten doa urtetik urtera. Hedabideek gero kasu gehiago egiten diete kirol honi. Eta gure lurraldean Ziklokros proba garrantzitsuak burutu izan dira. Ez dezagun ahaztu Oñatin munduko txapelketa jokatu zela.

Garrantzitsuena hasteko txirrindulari taldeak edukitzea da eta hurrengo pausua probak antolatzea izango litzateke. Kirol taldeak dauden lekuetan antolatzen dira txapelketak.

Oinarria jarrita dugu gure bailaran, orain ona izango litzateke beste pausu bat aurrerago joatea eta adorea eta kemena erakustea proba bat antolatzeko.

Nork: piban.2007/02/08 21:00:58.205 GMT+1
Etiketak: kirolak txirrindularitza debagoiena ziklokrosa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo Iban!

Eskertzen dotzut gure blog-ari denbora tartetxo bat dedikatzia. Hurrengo baten be sartu ta animau zure iritzixa lagatzera!

Nork: Iñigo Larrañaga.2007/02/15 02:01:53.309 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak