Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/26 13:39:34.795 GMT+2

Zierbenako infernuan

Pasa den igandean Zierbenako lehenengo triatloi olinpikoan parte hartu nuen. Bezperan Hondarribian triatloi herrikoian eta taldekako sprint triatloian burutu nituen, beraz egun horretan gauzatzera nindoan erronka ez zen batere erraza desgaste fisikoa nahiko handia zelako.

Eguna eguzkitsu irten zen. Laino bat bera ere ez zeruan. Goizean goiz beroa nagusitzen joan zen eta triatloia ospatu zen lekuan kontuan izanda zulo baten barruan zegoela sartuta eta ez zuela haizerik egiten horrek gogorragoak ezarri zituen baldintza klimatikoak.

Igeriketako sektorea ez zen izan beste munduko zerbait, normala izan zen. Bizikleta oso gogorra baina oso polita aldi berean. Asko sufritu nuen baina ibilbideak zituen 45 kilometroak burutu ostean aurpegian irribarre bat zen nagusi. Gainera taldekide batekin egiteko aukera izan nuen bi sektore horiek eta oso gustura bukatu lasterketako zati hori. Okerrena iristeko zegoen. Infernuko ateetan zehar ibili ginen baina korrikako zatian ezin izan genion muzin egin.

Hasteko lehenengo kilometroa aldapa gora (ideia bat izateko Oñatiko kanposantukoa bezalakoa gutxi gora behera, agian luzeagoa eta gogorragoa). Gero okerrena etorriko zen, superportuaren errepidean sartu ziguten eta han bi bira egitera: jenderik ez animatzen, eguzkia gain gainean itzalik egiten ez utziz eta okerrena urik ez ibilbide guztian zehar! Psikologikoki oso gogorra izan zen. Nire taldekideari esker bi bira horiek gozoagoa egin zitzaizkigun hitz egiten joan ginelako. Beste alde batetik gorputza oso bero sentitzen nuen, izardia ez nuen sentitzen baina azalaren tenperatura oso altu nabaritu nuen. Gainera hidratazio faltak ahoa siku eramatea derrigortu ninduen.

Zorionez bukatu nuen, uste baino gogorragoa izan zen, baina aste bukaera horretako helburua burutzea lortu nuen: hirukoa!!!

Nork: piban.2010/05/26 13:39:34.795 GMT+2
Etiketak: kiroalk triatloia hondarribia zierbena gipuzkoa bizkaia euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak