Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/23 10:08:42.479 GMT+2

Zazpi kilometroa

Salburua

Gasteizeko parkerik politenetakoa. Hiru aldiz joan naiz bakarrik horra korrika egitera, arrazoi nagusia nahiko urrun daukadala etxetik. Ordu laurden batera gutxi gora behera.

Ederra da paraje horietatik korrika egitea. Atzo izan nintzen. Goizeko hamaiketan irten nintzen etxetik eta aspaldiko partez hotz egiten zuen!!! Nire klima gustukoena baina hala ere aldaketa hain handia izan da ez zitzaidala asko gustatu bapateko hotz hori. Baina hala ere korrika oso gustura egin nuen. Hain gustura bi aldiz egin behar izan nuela bira Salburuan bide beretik joateko galdu egin bainintzen baina hori gutxienekoa da.

Gasteizen bazaudete eta aukera baldin badaukazue parke hau bisitatzeko eta bertan pasio zoragarri bat emateko (parkeko birarik handiena sei bat kilometrokoa izango da), ez ezazue galdu aukera leku zoragarri honetara joateko.

Nork: piban.2008/10/23 10:08:42.479 GMT+2
Etiketak: salburua udazkena maratoia kirolak gasteiz araba eguraldia hotza korrika euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak