Gaur goizean Donostiako kursaalean izan naiz Euskadi irratiak antolatutako World café 09 barruan. Esperientzia polita eta erakargarria iruditu zait. Jorratu dugun gaia zelan uste dugun ikusten gaituztela kanpotik euskaldunoi izan da.
Kafe bat hartzen genuen bitartean eta moderatzaile batek lagunduta hogei minutuko hiru saio izan ditugu. Saiotik saiora lekuz aldatu behar genuen. Ondoren bukaeran aulkia eta kikara eramateko aukera izan dugu (jendeak mahaiak eta guzti eraman ditu).
Izandako esperientziaren arabera ondorio batzuk ateratzeko gaitasunak izan ditut. Uste dut Euskal Herrian bizi dugunok nahiko argi daukagula zer irudi ematen duten hedabideek hemendik at. Ustez margotzen dutena eta errealitatea oso distortsionatuta dago eta benetan gure irudi bat izateko lurralde hau lehen pertsonan ezagutu behar da.
Bigarren ondorio bat eta gehien harritu nauena jendearen hizketarako gogoa izan da. Han elkartu gara Euskal Herriko hainbat txokotatik hurbildutako jendea, ez genuena batere elkar ezagutzen eta lotsa gabe kafe baten aurrean gai honi buruz hitz egiten aritu gara ikara gabe. Nahiko harrigarria eta bitxia iruditu zait pentsatzen dugulako euskaldunok nahiko itxiak garela zentzu honetan. Baina aldi berean nahiko positiboa iruditu zait, horrelako ekintzek erakusten dutelako guztiz kontrakoa itxitasun mito horri buruz.
Eta azken ondorio bat izan da politika gure bizitzan oso sartuta dagoela. Uste duguna baino gehiago eta agian batzuetan gehiegi.
Baina hasieran esan dudanari buruz, oso gustura aritu naiz. Jende berria ezagutzeko aukera ez izan arren (20 minututan ez duelako horretarako denbora ematen), gai konplexu bati buruz hitz egiteko parada izan dudalako normalean nire ingurutik at dagoen jendearekin.
Horregatik jendeari ahal baldin badu, horrelako foroetan parte hartzera animatzen diet.
Erantzunak
Nork: Iñaki Murua.2009/04/27 00:15:07.227 GMT+2
http://imurua-botxotik.blogspot.com/
Nork: piban.2009/04/27 10:50:09.038 GMT+2
http://goiena.net/blogak/leihoa