Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/08/10 12:49:17.716 GMT+2

Woodstock, memoriaren kutxara?

Berrogei urte geroago Woodstock ez da izango Woodstock. Urte honetan ez da egongo milioi erdi pertsona bakea eskatzen gerraren aurka. Ez da egongo milioi erdi pertsona marihuana erretzen eta LSD hartzen (sic), ezta ere goputzak amodio askeari ematen. Uda honetan ez da egongo milioi erdi pertsona amerikar estatu batuetako rock talde handiak entzuten momentuko kontrakulturari musika jartzen dietenak” (Público, 2009-08-09. Etxean itzulita).

Hori da atzo hiru orritako notizian ekarri zuen berria maila nazionaleko Público egunkariak. Hemen aipatu nuen orain dela hilabete batzuk notizia zoragarri on bat jaso nuela jakitean Woodstock musika jaia dohain antolatuko zutela bere berrogeigarren urtemuga ospatzeko. Badirudi nazioartean bizi dugun krisi ekonomikoak berri horri 180 graduko bira eman diotela eta oraingo honetan datorren astean ospatu behar zen jaia bertan behera geratu dela.

David Frikeren esanetan (gaur egun Rolling Stones aldizkarian dihardu lanean) Woodstock ez da beharrezkoa eta 1969ko espiritua ez da existitzen. Hainbeste aldatu da mundua 40 urteetan? Ez ahal dute garaiko errebindikazio batzuk zutik irauten? Beste hamaika galdera egingo nituzke gai honi buruz baina pena bat da 1969an bizi ez zutenek ezin berriz bizitzea garai hartan gertatutakoa. Woodstock XX. mendean egon zen kultur ekintzarik handiena izan zen eta horri omenaldi bat egitea hamar urtean behin gutxienez tristea da. Gaur eguneko gizartearentzat 1969ko abuztuko egun haietan bizi izandakoaren aukera kendu digutenaren sentipena daukat.

Nork: piban.2009/08/10 12:49:17.716 GMT+2
Etiketak: historia musika woodstock | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak