Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/03/04 11:20:52.981 GMT+1

Virginia deskalifikatu egin behar izan zuten larunbatean?

Larunbatean Durangon gertatu zena Durangoko II. duatloian hitzez deskribatzea oso zaila da. Hasteko zerbitzari batek aurre egin behar izan zion antolakuntzari ordaindu zuen gauza batengatik zuzen jasotzeko.

Azalduko dizuet. Ostiralean Durangora hurbildu nintzen larunbateko Durangoko II. Duatloiko dortsalen bila. Nireaz gain taldeko beste biren dortsalak ere hartu nituen. Oñatira iritsi nintzenean hirurok sobreetan zer genuen ikusten hasi ginen. Gure harridurarako dortsal bakarra genuen, iaz legeek esaten zuten bizikletan bi dortsal eraman behar zirela duatloietan. Iritzi genion agian aurten dortsal bakarrarekin korrika egin behar zela, baina badaezpada galdetuko genuela hurrengo egunean.

Iritsi nintzen hurrengo egunean eta bizikleta legalki boxesetan sartu nuen, legalki esan nahi dut epaileen oniritzia jaso eta gero sartu nuela bizikleta. Han zegoen epaile bateri galdetu nion ea non jarri behar nuen dortsala, aurrean edo atzean. Eta erantzuna izan zen bat aurrean ETA beste bat atzean. Ni harrituta geratu nintzen, esan nion dortsal bakarra nuela eta antolakuntzak bakarra eman zidala. Erantzun zidan beraz antolakuntzara hurbiltzeko beraiek izango zutela bigarren dortsala. Probako bulegora nindoala epaile bat ikusi nuen dortsal tako bateaz eta galdetu nion ea nirea zuen. Ez zuen eta joateko bulegora. Bulegora iritsi nintzen eta ea nire dortsala zuten, berriz. Eta berriz ez zutela, joateko epaileren batengana beraiek izango zutela. Orduan izan zen planto egin nuena. Esan nien epailearekin egonda nengoela eta beraiek ez zutela, beraz hiruko erregela bat eginez nire dortsala galdu zuten. Ordurako nerbioak jota nengoen, noski ez bazidaten dortsalik ematen deskalifikatu izango nintzelako txartel gorriaz. Azkenean kostata baina beste dortsal berri bat eman zidaten. Bizikleta lekuz aldatu eta dortsal berria jarri… Ni ez nengoen iada nire onean, nerbioak jota baizik. Normala den moduan. Arazoak arazo, lasterketa polit bat burutu nuen eta geroz eta gutxiago falta da Lisboara joateko.

Baina probako okerrena, antolakuntzaz gain, epaileak izan ziren. Batez ere bi, boxesetan zegoena kontraesan egiten zena beste epaile batzuekin eta ez zidana erantzun nire galderak. Galdetu nion ea bizikleta lekuz aldatu behar nuen dortsala aldatu ostean… eta zidan erantzun!!!!!! Harrituta utzi ninduen aktitude hori. Eta ondoren beste juez bat (oraindik ez dakizkit izenak) motor gainean zioan mehatxuak botatzen korrikalariei ez zeramatelako lau inperdible dortsal bakoitzean, eta antolakuntzak sei eman zituen!!! Lotsagarria larunbatean gertatu zena Durangon. Gainera gehitu behar da Virginia Berasategi, emakumezkoetan irabazlea eta azken aldian telebistan astelehenero agertzen dena, atzeko dortsal gabe iritsi zela!!!

Eta ni galdetzen naiz: Virginia Berasategi deskalifikatu egin behar zen??? Zertarako bota hainbeste mehatxu korrikalariei, beraien dirutik ordaindu dutela proban parte hartzea, gero ez betetzeko? Zein da epaileen lana, mehatxuak botatzea, dudak ez argitzea parte hartzaileei eta gero arautegiarekin nahi dutena egitea???

P.d.: Galdera gehiago daude, baina ez dizuet aspertu nahi. Ahh… ia ahaztu zait. Nire dortsala agertu zen, baina ni komunean nengoen eta ez nintzen enteratu. Lasterketa bukatu ostean jakin nuen.

Nork: piban.2008/03/04 11:20:52.981 GMT+1
Etiketak: kirolak duatloia durango bizkaia euskadi | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Motor gainean zihoan epaile hori (ile zuriduna) Birginia Berasategiren aita zen... agian honek argitzen du epailearen jokabidea...

Nork: durango.2008/03/04 12:43:44.180 GMT+1
url

Ile zuriduna? Ez nion ikusi ilea, batez ere kaskoa zeramalako, baina agian arrazoia izan dezakezu. Ez dizut ez ukatzen ezta baieztatzen komentatu duzuna.

Epaile horrek bakarrik jendea gehiago urduritu zuen eta berotu. Besterik ez, horretarako hurrengo batean isilik gelditzea hobeto izango du. Baina galdera da, nik Oñatin bakarrik dortsal bakarra badaramat, deskalifikatu egingo didate?

Hori horrela bada, gauza grabea da, ezin daitekeelako epaile izan familiar bat lehian baduzu. Zer pentsatuko zuten futbol partida batean nire semeren baten partiduan ni epaile izango banintz? Ezin da onartu epaile bat lasterketa batean bere familiar bat lehiatzen ari denean proba horretan.

Nork: piban.2008/03/07 14:28:20.451 GMT+1
http://www.goiena.net/leihoa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak