Amaitu dut urteko lehen liburua irakurtzen. Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da. Publico egunkariaren arabera 2010 urte honetako euskal nobelaren artean arrakasta izan dezakeen liburutako bat erdarazko itzulpenean, Kirmen Uriberen Bilbao-New York – Bilbao nobelarekin batera.
Zorionez Unai Elorriagaren eleberri guztiak irakurri ditut. SPrako tranbia, Van´t Hoffen ilea eta Vredaman. Asko gustatu zitzaizkidan, lehena agian ez dut oso ondo oroitzen argumentua baina erraz irakurri nuela oroitzen naiz. Herri urrats batean erosi nuen. Senpereko aintziraren alboan hasi nintzen irakurtzen eguraldi eguzkitsuko igande arratsalde batetan. Bigarrena eta hirugarrena unibertsitaterako lan bat egiteko erabili nituen. Van´t Hoffen ilea analizatzea goitik behera izan zen lanaren helburua. Hainbeste gustatu zitzaidan lana amaitu ostean Vredaman irakurri nuela. Estilo aldetik ez nuen aldaketarik sumatu. Estilo berezia kritika asko jaso zituena bere garaian helduei zuzendutako literatura bat zelako haur literatura estiloarekin, baina berriro errepikatuko dut, niri asko gustatu zitzaidan.
Londres kartoizkoa da liburuan estilo aldaketa sumatu daiteke baina Elorriagak idazten jarraitzen duela sumatu daiteke. Eleberria diktadura baten osteko garai batean dago oinarritua. Pertsona bat bere familiar baten itzuleraren esperoan dagoela du ardatz nagusi bezala. Horretarako egunero hamazazpigarren teilatura igotzen da eta bere lagunekin elkartzen da. Tartean misterio batzuk azaltzen dira pixkanaka narrazioa aurrera doan heinean argitzen joaten direla. Diktadura garaiko jendearen ohitura bitxiak deskribatzen dira nagusiki.
Oso gustura irakurri beraz urteko lehen liburu hau eta ezbairik gabe irakurtzeko gomendatuko nuke.
Idatzi artikulu bat